Zerbitzu publikoen alde EAEn deituriko grebak "erantzun zabala" izan du sindikatuen esanetan

  • Hiriburuetako manifestazioetan 18.000 lagunek parte hartu dutela diote grebaren deitzaileek. Jarraipena "oso orokortua" izan da, baina salatu dute Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen ondorioz langile askori greba eskubidea ukatu zaiola.


2021eko apirilaren 22an - 14:24
Bilboko manifestazioa izan da jendetsuena, 18.000 lagunek hartu dute parte mobilizazio guztietan (arg.: ELA)

ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan greba egin dute ostegun honetan sektore publikoko milaka langilek. Sektorean enplegua sortu eta "kontsolidatzea" eskatzeko deitu dute greba, izan ere behin behinekotasun tasa ia %40ra iristen da kasu askotan.

Deitzaileen esanetan, grebak "jarraipen zabala" izan du, batez ere behin behineko langileen artean, "ia erabatekoa". Hezkuntza ez unibertsitarioan jarraipena "desberdina" izan dela azaldu dute sindikatuek, baina erantzuna ere nabarmentzeko modukoa izan dela, esaterako Lehen Hezkuntzan, non langileen %55ak egin duen bat, baita eskoletako sukaldarien artean edo hainbat udaletan ere, hiru hiriburuetakoetan kasu.

Eusko Jaurlaritzak, berriz, grebak %16,4ko jarraipena baino ez duela izan adierazi du, eta Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren arabera, "jarrera proaktiboa" izaten ari dira lan eskaintza publikoak onartu eta deitzeko.

Sindikatuek deitoratu dituzte Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak, baina oztopo horien gainetik langileak kalera atera direla azaldu dute: "Garbiketako langile guztiak greba eskubiderik gabe utzi dituen arren %100eko zerbitzu minimoak ezarriz, oro har arratsaldez lan egiten duten garbitzaile ugarik hartu dute parte goizeko manifestazioetan".

Deitzaileen zenbaketaren arabera, Gasteizen, Donostian eta Bilbon egin manifestazioetan 18.000 lagunek hartu dute parte. Bilbokoa izan da jendetsuena eta milaka pertsonek hartu dituzte kaleak.

Manifestazio amaieran adierazpen bateratua (pdf) irakurri dute eta azpimarratu egun 120.000 lagun dituztela azpikontratazio egoera prekarioan erakunde publikoek: "EAEko sektore publiko osoan sistematikoki, modu orokortu batean eta kasu askotan iruzurrean errepikatzen den behin behinekotasun maila onartezin hori azpikontratazio eta pribatizazio helbururako ezinbesteko aurretiazko pauso bezala azaldu daiteke soilik", esan dute.

Hala, euren ustetan beharrezkoa da "egiturazko lanpostuak azaleratzea", behin behinekotasun maila horiekin amaitzeko: "Bizitzen ari garen pandemia honetan zerbitzu publikoak aurrera ateratzen ari zareten milaka langile ezin direlako kalean geratu".

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


Eguneraketa berriak daude