Zer egiten dute ezberdin Frantziak eta Espainiak emakumeen kontrako erasoen aurka?

  • Bi estatuek genero indarkeria ekiditeko duten legedia aztergai izan dute Hendaian. Mahai-inguruan parte hartu duten hizlarien arabera, Frantziako legeak “laxoagoak” dira.


2013ko azaroaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Biolentzia matxistaren alderdi legalari buruzko mahai ingurua, Hendaian. (Arg: Kazeta.info)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Baionako prokuradore Anna Kayanakis eta Donostiako prokuradore Ramon Calparsorok egin dute egoeraren azterketa.

Calaparsorok Frantziako eta Espainiako estatuen historia hurbilean bilatu du legedi ezberdinen sorrera. Izan ere, Espainian Francoren heriotzaren ostean garatu dute emakume eta gizonen arteko eskubide berdintasunaren aldeko araudia, Calparsororen arabera. Haren ustez, 2004an sortutako “Genero biolentziaren aurkako lege organikoak” erasoak “zorrotz” zigortzen ditu. Gizon erasotzaileak urtebetez erasotutako emakumearengandik aldentzea agintzen du, Frantziako legeak ez bezala.

Hala, Calparsorok emandako datuen arabera, erasotzaileak ez hurbiltzeko, egun 50 emakumek dute bizkartzaina Hego Euskal Herrian. Bizkartzainak emakumeak “babesteko” daudela aipatu du.

Haren arabera, Espainiako estatuan Frantziako estatuan baino “garatuago” dago genero indarkeriaren kontrako “kontzientzia”.

Bestalde, Laetitia Franquet soziologoak ikuspegi orokorrago bat garatu du solasaldian. Jendartearen “aukera berdintasun eza” aipatu eta emakumeek lan merkatura sartzeko dauzkaten zailtasunak eta soldata baxuak azpimarratu ditu. Haren irudiko, independentzia ekonomikoaren faltak zailtzen du emakumeek salaketak jartzea eta etxetik alde egitea.

Azaroaren 25ean, talde feministek ikuspegi integrala

“Ez du ausart sentitu nahi, libre sentitu nahi dut”. Hori da Euskal Herriko Koordinadora Feministak Azaroak 25erako hautatutako leloa. Bide horretan, feminismoa aipatu dute askatasuna lortzeko tresna gisa.

Arazoa sistemaren egituran bertan ikusi dute, horregatik emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak salatu dituzte: Fisikoa, sexuala, psikologikoa, ekonomikoa, sinbolikoa eta instituzionala. Ondorioz, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira antolatutako protestetan parte hartzeko dei egin dute. Euskal Herriko koordinadora feministaren oharra osorik.

Ernai eta Ikasle Abertzaleak taldeek ere biolentzia patriarkarrari buruzko idazkiak plazaratu dituzte. Ernairen irakurketa, eta Ikasle Abertzaleak-en irakurketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude