Zer egin konfinamenduan, burujabetzan sakontzeko

  • Ekonomiari, elikadurari, energiari… lotuta konfinamendu garaian “gauza ditzakegun ekintza errazen” zerrenda egin du Bizi! mugimenduak, ekintza horien bidez “gure bizitzaren jabetza berreskuratu ahal izateko, biharko mundua etxetik apailatzeko”.


2020ko apirilaren 3an - 17:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herri burujabea helburu, 40 dira Bizik proposaturiko ekintzak, hainbat arlotan. Ekonomian, esaterako, Eusko kontua irekitzea (tokiko moneta); elikaduran, hurbileko ekoizle eta janari jasangarriaren aldeko hautua egitea; arlo energetikoan, argindarra Enargia proiektuarekin kontratatzea (energia berriztagarriak oinarri dituen tokiko ekimena); hondakinak gutxitzeko, Bil Ta Garbi sindikatuaren gunean duten informazioa irakurtzea; finantzetan, banku etikoen aldeko apustua egitea; elkartasun eremuan, migratzaileei, etxegabeei eta behar dutenei laguntzeko elkarteetan izena ematea…

Hainbat hitzaldiren erreferentziak ere ematen ditu mugimenduak.

Zerrenda osoa lotura honetan aurkituko duzu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude