Ekonomiari, elikadurari, energiari… lotuta konfinamendu garaian “gauza ditzakegun ekintza errazen” zerrenda egin du Bizi! mugimenduak, ekintza horien bidez “gure bizitzaren jabetza berreskuratu ahal izateko, biharko mundua etxetik apailatzeko”.
Euskal Herri burujabea helburu, 40 dira Bizik proposaturiko ekintzak, hainbat arlotan. Ekonomian, esaterako, Eusko kontua irekitzea (tokiko moneta); elikaduran, hurbileko ekoizle eta janari jasangarriaren aldeko hautua egitea; arlo energetikoan, argindarra Enargia proiektuarekin kontratatzea (energia berriztagarriak oinarri dituen tokiko ekimena); hondakinak gutxitzeko, Bil Ta Garbi sindikatuaren gunean duten informazioa irakurtzea; finantzetan, banku etikoen aldeko apustua egitea; elkartasun eremuan, migratzaileei, etxegabeei eta behar dutenei laguntzeko elkarteetan izena ematea…
Hainbat hitzaldiren erreferentziak ere ematen ditu mugimenduak.
Zerrenda osoa lotura honetan aurkituko duzu.