Zer dira Mendebaldearen mehatxuei erantzuteko Errusiak erabiltzekoak dituen arma nuklear taktikoak?

  • Urrats berri horren berri eman du Errusiako Defentsa ministerioak maiatzaren 21ean, zehaztuz "Mendebaldeko arduradun batzuen mehatxuei" bideraturiko erantzuna dela. Oraingoz, arma nuklear taktikoak ez dira inoiz erabiliak izan, hain zuzen, suntsiketa gaitasun ikaragarriagatik.

Mendebaldeko arduradunen "mehatxuei" erantzuteko arma nuklear taktikoen erabilpena gauzatzeko prest dela argi utzirik du Vladimir Putinek. Argazkia: Istock

2024ko maiatzaren 22an - 11:45

Errusiako Defentsa ministerioak zehaztu duenez, misilei "munizio bereziak" [nuklear buruak] jartzeko eta "modu disimulatuan garraiatzeko" maniobrak abiaturik ditu armadak, Errusia hegoaldeko barruti militarrean, Ukrainatik biziki hurbil. Urrats berri horren berri eman du maiatzaren 21ean, zehaztuz "Mendebaldeko arduradun batzuen mehatxuei" emandako erantzuna dela. Horien artean dago Frantziako presidente Emmanuel Macron, zeinek NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko ideia mahaigaineratu zuen otsailean.

2022ko otsailaren 24an Ukraina inbaditu duenetik, Vladimir Putinek behin baino gehiagotan zabalduriko mehatxua da arma nuklearraren erabilpena. Ez da, beraz, berria baina mehatxuaren gauzapena geroz eta errealagoa bihurtzen ari da.

2023ko martxoan ere lortu zuen Errusiaren eta Bielorrusiaren arteko akordioa, arma nuklear taktikoak Bielorrusian kokatu ahal izateko. "Ez da ezohiko ezer. AEBek gauza bera egin dute azken hamarkadetan. Arma nuklear taktikoak hedatu dituzte aliatu dituzten herrialdeetan, (…) Memoriak huts egiten ez badit, Alemanian, Turkian, Herbehereetan, Belgikan, Italian eta Grezian", adierazi zuen orduan Putinek. Geroztik, bertaraturik dituzte armak, Aleksandr Lukaxenko herrialdeko presidenteak ekainean zehaztu bezala, "Hiroshimakoa eta Nagasakikoa baino hiru aldiz indartsuagoak direnak".

Nuklearra, beti da suntsitzailea

Bonba, obus ala misil bati nuklear buru bat gehitu eta arma nuklear taktiko bihurtzen da azken hori. Ez badu ere arma nuklear klasiko baten irismen luzea –milaka kilometrotakoa–, 500 kilometrokoa badu eta ez da ttipia. Arma arinagoaren eta eztiagoaren fama eraikirik daukate alde guziek, jomuga zehatzagoa duelakoan. Alta gezurra da: 1 eta 100 kilotonaren arteko indarra dute eta kontuan harturik amerikarrek Hiroshimara bidalitakoak 12 zituela, argi gelditzen da banalizatzeak dakarren arriskua.

Oraingoz ez da inoiz erabilia izan gisa horretako armarik, hain zuzen, suntsiketa gaintasun handiagatik: "Laster konturatu gara ez dela kudeagarria. Hamarnaka kilometro kuadrotara guztia suntsitzen dute arma horiek: gizakiak, natura, azpiegiturak eta komunikazio bideak. Eta, ez hori bakarrik, gunea erradiazioek kutsaturikoa izango da epe luze baterako eta inork ezingo du bertaratu", adierazi izan du publikoki gaian aditua den Goya koronelak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arma nuklearrak
2024-03-25 | Jakoba Errekondo
Ginkgoaren irrimurrika eta barre ttikia

Burua dardaratu eta ikaratu zigun ginkgoak (Ginkgo biloba). Lizar-makila denboran ginkgoa aspaldi galdutako zuhaitz espezietzat jotzen zen. Bere hostoen fosilak ezagutzen ziren, beste arrastorik ez.


2023-06-13 | Ilargi Manzanares
Arma nuklearretan estatuek egindako gastua, hirugarren urtez jarraian, gora

Arma nuklearrak dituzten bederatzi herrialdeek 82.900 milioi dolar gastatu zituzten iaz arma horietan, 2021ean baino %3 gehiago. Arma Nuklearren Indargabetzerako Nazioarteko Kanpainak (ICAN) argitaratutako txosteneko datuak dira. Minutuko 157.000 dolar baino gehiago.


Bielorrusian arma nuklearrak zabaltzeko asmoak tentsioa areagotu du

Vladimir Putinek iragarri du prest daudela jada hamar hegazkin armak Bielorrusian zabaltzeko. Europak mehatxu egin dio Bielorrusiari, eta planarekin aurrera jarraitu ezkero "zigor gehiagorekin" erantzungo diola adierazi du.


Eguneraketa berriak daude