Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

  • Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


2024ko otsailaren 28an - 10:54
Azken eguneraketa: 12:08
Argazkia: France Diplomatie - MEAE

 “Ardura beregain hartu eta tropak modu ofizialean eta asumituan bidaltzeari buruzko kontsentsurik ez dago gaur egun. Baina, aurrerantzean ez dugu ezer baztertu behar. Ahal dugun guztia egingo dugu Errusiak gerla hori ez irabazteko”, izan dira Macronen adierazpenak kazetari baten galderari erantzuterakoan. Hala eta guztiz ere, berehala plazaraturiko erreakzioek argi utzi dute ez dela NATOren postura ofiziala. Asteartean berretsi egin du bere adierazpena.

Macronek bere inguruarekin hitz egin gabeko adierazpenak egitea ez da berria. Herbehereetako Lehen ministro Mark Ruttek argitu nahi izan du NATOren interbentzioaren gaia ez dela bilerako aipamenetan egon.

“Europaren iraunkortasunarentzat” ezinbestekotzat jo dute Ukrainaren garaipena, eta beste behin erabateko sostengua adierazi diote Kievi.

Adosturikoa: armagintzan laguntzeko koalizio berri bat

Helmen ertaineko eta luzeko misilen bidalketarako koalizioa sortzea erabaki dute estatuburuek. Horrez gain, bost gaien inguruko “kontsentsua” dutela zehaztu du Macronek: “ziber-defentsa”, “armen koeraikuntza”, Ukrainako gerragatik arriskuan diren herrien defentsa (adibidez, Moldavia), Bielorrusiarekilako mugan Ukrainaren alde egitea “modu ez militarrean” eta minen kentzeko operazioetan laguntza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


Ukrainako gerrak bi urte
Errusiaren eta NATOren arteko gerra Ukrainaren lepotik

Bi urte bete dira Errusiako armadak Ukrainan inbasioa hasi zuela. Egun hori baino lehenago, 2014ko estatu kolpean eta ondoren hasitako gerra zibilean 3.500 zibil inguruk bizitza galdu zuten; horiei gehitu behar zaizkie Nazio Batuen Erakundeak (NBE) azken bi urteotan zenbatu... [+]


Eguneraketa berriak daude