Oletan ere ez! eta Señu Bizirik! kolektiboek Mendietan zentral eolikorik ez! lelopean manifestazioa egin dute larunbatean Azpeitian. Ehunka pertsonak hartu dute parte . Eusko Jaurlaritzak enpresa handi eta oligopolioei ateak zabaltzea salatu dute. Era berean, lur "galera etengabea" dela adierazi dute, eta Oleta mendiko proiektua Gune Babestu izendatzea eskatu.
Mendietan zentral eolikorik ez! lelopean egin dute manifestazioa larunbatean Azpeitian. Oletan ere ez! eta Sañu bizirik! kolektiboek zentral eolikoen aurka deitutako eskualdeko manifestazioan 700 pertsona baino gehiagok parte hartu dute, antolatzaileen esanetan.
Azpeitiko lurretan haize orratzak jarri nahi dituzten Capital Energy eta Statkraft enpresen aurka agertu dira, eta Eusko Jaurlaritzak enpresa handi eta oligopolioei ateak zabaltzea salatu dute: "EAJK zein EH Bilduk, Madrilen, Gobernu espainiarrarekin batera, Ingurumen azterketak saihesteko, natura zapaltzeko eta mendiak suntsitzeko egon litezkeen traba guztiak ekiditeko legeen alde bozkatu dute".
Era berean, adierazi dute ez dela basorik geratzen eta lur "galera etengabea" dela. "Berriztagarriak jartzearen aldeko apustua egin beharko da, baina garbi daukagu ahalik eta kalte gutxien eragingo duten lekuetan izan behar duela", adierazi dute taldeek oharrean.
Argi utzi dute ez direla "komunikabideek saldu nahi duten" eolikoen kontrako taldeak: "Benetako trantsizio energetikoan sinesten dugu, erpin guztiak kontuan hartuko dituena. Landa lurrak landatzeko utzi eta benetan beharrezko jotzen diren azpiegitura berriztagarriak, artifizializatutako edo degradatutako lurretan kokatuko dituena".
Zumarragako Oleta mendiko Buruzai proiektua da une honetan aurreratuena doana. Taldeek dei zuzena egin dute "berandu baino lehen" ingurunea Gune Babestu izendatzera.
Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]