Zein dira enpresetan parte-hartzea bultzatzeko gakoak?

  • Parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema sustatzeko Beterri Saretuz programak aurrera jarraitzen du Beterri-Buruntzaldea eskualdean eta ostegunean bigarren saioa egingo dute Hernanin.


2020ko otsailaren 11n - 09:06
Azaroaren 7an egin zuten 'Beterri Saretuz' programaren lehen jardunaldia Hernaniko Orona-Ideon (arg: Bira produkzioak)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Enpresetan parte-hartzea sustatzeko gakoak aztertuko dituzte Beterri Saretuz programako bigarren jardunaldian, ostegun honetan Iturola Elkarlan Sorgunean, goizeko 9:30ean hasita. Ekonomia eraldatzailearen oinarrietako bat da parte-hartzea, eta balio horretan oinarrituriko eskualdeko ekosistema aitzindari bat sortzea dute helburu. Ekosistema horretan, enpresek ez ezik, lanbide heziketek, garapen agentziek, ekintzaile sozialek eta administrazioak ere badute zeregina.

Azaroaren 7an antolatu zuten lehen jardunaldia Hernaniko Orona-Ideon. Beterri-Buruntzako enpresa eta erakundeetako berrogei lagun elkartu ziren, hainbat esperientziaren bueltan hausnartzeko. Hortik ateratako ondorioak kontrastatu eta enpresetan parte-hartzea sustatzeko gakoak izan daitezkeen arloak identifikatu ondoren, beste saio bat egingo dute otsailaren 13an Iturolan, tailer formatua izango duena.

 

 

Eskualdeko enpresa eta eragileekin egindako kontraste saioetako bat (arg: Bira produkzioak)

 

 

Lan-mahaien bidez, gako horietan sakonduko dute, hala nola formazioa, bidelaguntza, ahalduntzea, finantzazioa, elkartasun balioak… Sektore bakoitzean zer egin dezaketen aztertuko dute, enpresen jabetzan, egituran eta lurraldean ere parte-hartze aberatsagoa izan dezaten langileek. Izena emateko epea oraindik zabalik dago.

Beterri Saretuz  programa Gipuzkoako Aldundiak diruz lagundurik dago eta aurreikusten du gida bat sortzea, beharrean araberako formatua izango duena, eskualdeko eragile eta enpresek erabili ahal izateko. Horretarako, hirugarren eta azken saio bat egingo dute.

Lehenengo jarudnaldiaren bideoa:


Ekonomia eraldatzailea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.