Negu gorria

BSHko langileen eta herritarren manifestazioa Iruñean, pasa den larunbatean. Argazkia: ELA
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile txiki eta ertainak ere, hementxe, sosak eta erronkak nondik atera asmatu nahian. Proiektu eta amets handiak ditugulako, eta gehiegitan zuloz betetako poltsikoak.

Txikiei eta sareei emandako laguntzek alternatibak eraikitzeko baldintzak sortu dituzte. Baina laguntzekiko dependentzia ikaragarrizko arriskua da burujabe izan nahi duten proiektuentzat

Urte berriari begira panorama eskasa dugu inguruan: Siemens Gamesak 423 behargin kaleratuko ditu, Astilleros Balenciaga hartzekodunen konkurtsoan sartuko da, Gasteizko SDA Factoryk ateak itxiko ditu, BSHk Eskirotzeko 660 langile kaleratuko ditu... eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko ekonomia sozial eraldatzaileko enpresak baztertzea erabaki du. Besteak beste, Olatukoop sareak bultzatutako Koopfabrika ekintzailetza programa ez babestea erabaki du, eta formakuntza zein ahalduntze kooperatiboari labankada eman dio. Neguko hotza hezurretaraino sartu zaigu, hainbat proiektu kooperatibo eta eraldatzaile arriskuan jarri baitituzte.

Dirulaguntzei esker, termino kapitalistetan bideragarritasun zalantzagarria duten hainbat eta hainbat proiektu aurrera atera ahal izan dira. Txikiei eta sareei emandako laguntzek alternatibak eraikitzeko baldintzak sortu dituzte. Baina laguntzekiko dependentzia ikaragarrizko arriskua da burujabe izan nahi duten proiektuentzat. Horregatik dira hain garrantzitsuak Koop57 moduko sareak, eraldaketa soziala eskuin politiken menpe egon ez dadin.

Honekin doakizue, beraz, Koop57ra batzeko gonbidapena, baina baita negu honetan elkar babesteko eta indartzeko deia ere. Ekonomia sozial eraldatzaileak zaintza behar duen moduan, langile borrokak guztion indarra behar duelako. Eutsi!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Eguneraketa berriak daude