Iruñeko Kale Nagusian 1.500 metro koadroko eraikin bat erosi dute Katakrakek eta Koop57k

  • Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko dugu”, adierazi dute asteazken goizean erosketaren berri eman dutenean.

Kale Nagusia 54. zenbakian dagoen eraikinak patio handi bat ere badu. Agerraldia hor egin dute Koop57ko eta Katakrakeko kideek. Argazkia: Koop57

2024ko ekainaren 19an - 12:26
Azken eguneraketa: 13:58
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Katakrak liburu-dendak eta Koop57 finantza kooperatibak eraikin oso bat erosi dute Iruñeko Kale Nagusian, 54. zenbakian. Denera 1.500 metro koadroko azalera osatzen duten hainbat solairu ditu etxeak eta horren barruan dago ia 500 metro koadroko patio bat ere. Higiezina Katakrak liburu-denda kokatzen den eraikinaren ondoan dago eta, bata zein bestea, Huarte-Solchaga sendiarenak izan ziren hamarkada luzez.

Asteazken honetan egindako jendaurreko aurkezpenean azaldu dutenez, 2023ko udazkenean erosi zuten XVIII. mende hasierako eraikina, eta horretarako funtsezkoa izan da Katakraken “gaitasun diplomatikoa”, Koop57ko bazkide kooperatibisten “gaitasun finantzario kolektiboa” eta Euskal Herrian sendo dagoen interkooperazio sarea.

Denera 1.500 metro koadroko azalera osatzen duten hainbat solairu ditu etxeak eta horren barruan dago ia 500 metro koadroko patio bat ere

Eraikina erosi dute “higiezinen gaineko espekulazioa askatu eta hiriko lurrak askatzeko”. Ezinbesteko ikusi dute Iruñean jasaten duten turismoaren presioa geraraztea, “metro koadro batzuetan behintzat”. Izan ere, ziurtatu dute aurreko erosleen asmoa pisu turistikoak eta luxuzko etxeak eraikitzea zela: “Honezkero kolpatutako auzo bat gehiago desjabetzea”.

Oraindik ez dute argitu zer funtzio emango dioten eraikinari, baina bai zertarako ez den izango: “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko dugu”. Hala, hilabete luzetako lan eta negoziazioen ondoren, Iruñearen bihotzean dagoen etxe historikoaren etorkizunak beste norabide bat hartuko du.

Ziurtatu dute aurreko erosleen asmoa pisu turistikoak eta luxuzko etxeak eraikitzea zela: “Honezkero kolpatutako auzo bat gehiago desjabetzea”.

Finantza etikoak eta enpresa politiko asanblearioa

Koop57k finantza zerbitzu etiko eta solidarioak ditu helburu, ekonomia sozial eraldatzailearen ildoan. Herri aurrezkien bidez proiektu sozialerako kredituak eskaintzen ditu, “gaur hona ekarri gaituen proiektua bezalakoak”, azaldu dute. Jadanik 328 bazkide dauzka Euskal Herrian, baina “gero eta gehiago” izateko asmoa erakutsi dute.

Hilabete luzez aritu dira lanean erosketa prozesuan eta asteazken honetan aurkeztu dute. Argazkia: Ahotsa.info

Katakrak, berriz, “enpresa politiko” gisa definitzen dute, langile kooperatiba batek eta asanblada batek gidaturik, eta 350 bazkide baino gehiagoren babes ekonomikoa dauka. Liburu-dendak 2013an ireki zituen ateak eta hamar urteotan Iruñean funts handiena duen liburu-denda bihurtu da, 22.000 alerekin. Horrez gain, balio sozioekologiko jasangarriekin funtzionatzen duen kantina ere badu eta liburuak argitaratzen ditu, euskaraz eta gazteleraz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Higiezinen espekulazioa
Etxe turistikoak alokairuaren merkatura bideratuko balira, %10,82 handituko litzateke alokairuaren eskaintza Donostian

Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.


2024-01-24 | Euskal Irratiak
Espekulazioaren kontrako ekintza berria Hazparnen

Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako... [+]


2024-01-05 | Euskal Irratiak
Herrian Bizi plataformako kide Peio Dufau
“Bigarren etxebizitzak zinez kaltegarri bilakatu dira azken bizpahiru urteetan”

2024ko urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat erostekotan diren pertsonak gonbidatuko ditu Herrian Bizi plataformak jadanik bigarren etxebizitza gisa baliatuak diren etxe edo apartamendu bat erostera.


2023-12-21 | Euskal Irratiak
Ia 1,6 milioi euroko etxe salmenta “espekulatibo” bat Aiherran

Aiherrako Herriko Etxea arranguraturik agertu da 250.000 eurotan erosia izan zen etxe bat, abantsu 1,6 milioi eurotan salgai ezarri ondotik. Etxexuri egoitza 2017an erosi zuten gaur egungo jabeek, eta arraberritzen lan handiak egin zituzten; ganerra eta barnea berregin zituzten,... [+]


2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan

Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]


New Yorkek gerra deklaratu dio Airbnbri epe motzeko alokairuak mugatuz

Uztailean onartu zuten legea eta irailaren 5etik aurrera sartuko da indarrean. Etxebizitzak alokatzeko hiriko exekuzio berezien bulegoan izen emanda egotea, hilabetez azpiko egonaldiak legez kanpokoak izatea eta arau-hausteak zigortzea ekarriko du, besteak beste.


2023-08-17 | Ilargi Manzanares
Gurutze plazako parkingaren proiektua gerarazi du Ibarrolak, babes faltagatik

Babes politikorik ez duelako, eta bizilagunen desadostasuna onartu ondoren, Iruñeko alkateak aparkalekuaren proiektua bertan behera utzi du "behin behinean". Ibarrolak proiektuaren aurkako protesten atzean EH Bildu dagoela adierazi du.


2023-08-17 | Ilargi Manzanares
Pisu partekatuetako gelen eskaintzak eta alokairuak gora egin du Hego Euskal Herrian

Azken urtean alokairuan jarritako gelen eskaintza igo egin da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, batez ere Donostian. Hiriburu garestiena izaten jarraitzen du Donostiak: hilean gela baten batez besteko prezioa 450 euro ingurukoa da; Bilbon 400 eurokoa eta Gasteizen eta... [+]


2023-08-16 | Ilargi Manzanares
Espekulazioaren aurkako kolektiboko kideek denda bat blokeatu dute Donibane Lohizunen

Senpereko Olha etxea saldu dute, baina espekulazioaren aurkako borrokak jarraitzen du herri hartan. Asteartean Donibane Lohizuneko Maison Adam denda blokeatu dute, bere jabeek erosi dutelako etxea 1,3 milioi eurotan. Hogeita hamar lagun inguruk hartu dute parte ekintzan.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espekulazioaren aurkako taldeek okupatu zuten Senpereko Olha etxea saldu da

Salerosketaz arduratu den Urruñako notarioak asteazkenean eman die salmentaren informazioa espekulazioaren aurka etxaldea okupatuta zuten eragileei.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (V)
Ozaze: Bide huts, etxe huts

Ekainaren 3an Euskal Liburu eta Disko Azoka egin zen Ziburun. 2020ko hauteskundeetan aldaketa handia izan zen Lapurdiko kostaldeko herrian: abertzaleak nagusi dituen Ziburu Bizi zerrenda irekiak hogei urteetako gehiengoa irauli zuen. “Erakutsi behar dugu gai garela herriko... [+]


2023-07-27 | Ilargi Manzanares
Espekulazioaren aurkako kolektiboa sortu dute Luhuson

Atxik Luhuso kolektiboa sortu dute herrian etxebizitzak eraikitzeko proiektu berriari erantzuteko.


Espekulazioaren aurka elkartuko dira larunbatean, Ipar Euskal Herriko bederatzi lekutan

Uztailaren 15erako jarri ditu hitzorduak Ostia herritar kolektiboak. Egoera salatzeaz gain, hautetsiak interpelatzeko ekimena izanen da. Bizkitartean, Senpereko okupazioa aitzina doa, hamazazpi egun igarota.

 


Tourraren irabazleak eta... galtzaileak?

Frantziako Tourra hastera doan honetan, Bilbon hotelen prezioak izugarri garestitu dira eta luxuzko jatetxeetan tokirik ez dago aspaldi. Bizkitartean, ostalaritzako langileak greban dira, inflazioaren eta behin behinekotasunaren ondorioz galdutakoa berreskuratu nahian.


Eguneraketa berriak daude