Zein alderdik egiten du bat zure ideiekin? (Gutxi gorabehera)

  • Maiatzaren 25ean egingo diren Europako Parlamentuko hauteskundeetarako kanpaina ostiralean hasiko da. Oraindik makina bat dira zein alderdiri bozkatu ez dakiten herritarrak; laguntzeko asmoz-edo, Euvox2014 galdetegia garatu du aditu talde batek, Europari buruzko norberaren ideiekin zein koaliziok bat egiten duen jakiteko.


2014ko maiatzaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zalantza non, EUvox han. (Irudia: New Yorker)

30 galdera ditu inkestak, lurraldetasunari, immigrazioari, eredu ekonomikoari eta erakunde publikoen esku hartzeari buruzkoak tartean. Europako hainbat unibertsitatek garatu dute, Parlamentuaren ekimenez eta euskaraz ere egin daiteke.

Galdera interesgarriak dira batzuk, herritarrek baino, alderdi politikoek eurek argi eta garbi erantzun beharko lituzketenak.

Sare sozialetan izan duen oihartzunak bultzatuta inkesta bete dugu eta zer nahi duzue esatea, emaitza bitxi samarra atera zaigu (ez dugu hemen paratuko...).  Guztiei ez zaie gauza bera pasa:

Badirudi EH Bilduk serio hartu duela galdetegiarena, eta gauzak argitu nahi izan dizkie hauteskundeetara koalizioan doazela ez dakiten herritarrei:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2014
UPyD eta EAJ talde berean ariko dira Europako Parlamentuan

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.


2014-06-09 | Judith Perez
Syriza: "Euroeszeptikoak boterean daudenak dira"

Europako hauteskundeen ostean Syriza, Greziako ezkerreko koalizioa, herrialdeko lehen indar politikoa bihurtu da. Kostas Isychosek, alderdiaren kanpo politikaren arduradunak, “politika alternatiboentzako itxaropen boto” gisa deskribatu ditu emaitzak, Marta... [+]


Posible da PSNrik gabeko gobernu alternatiba

EAJ eta EH Bilduren emaitzak bloke abertzalea biziki sendotu dute, eta jadanik joera da hori. Hegemonia lehiatzeaz gain, serio pentsatu beharko dute herrigintzaren ikuspegitik elkarlan sendoagoa jorratzea. Nafarroan, aldiz, emaitza hauek erakutsi dute posible dela PSNrik... [+]


Ultraeskuinaren itzala Europako hemiziklo nagusian

Alderdi ultraeskuindar eta populistak indar handiz sartu dira euroganberan.Frantzian Fronte Nazionalak panorama politikoa astindu du, eta Espainian bipartidismoak galera itzela izan du.


2014-05-29 | Ane Lusarreta
Podemosen arrakastaren lau gako

Eduardo Muriel kazetariak Podemosek Europako hauteskundeetan izan duen arrakasta aztertu du La Marea hedabidean.


Eguneraketa berriak daude