Maiatzaren 25ean egingo diren Europako Parlamentuko hauteskundeetarako kanpaina ostiralean hasiko da. Oraindik makina bat dira zein alderdiri bozkatu ez dakiten herritarrak; laguntzeko asmoz-edo, Euvox2014 galdetegia garatu du aditu talde batek, Europari buruzko norberaren ideiekin zein koaliziok bat egiten duen jakiteko.
30 galdera ditu inkestak, lurraldetasunari, immigrazioari, eredu ekonomikoari eta erakunde publikoen esku hartzeari buruzkoak tartean. Europako hainbat unibertsitatek garatu dute, Parlamentuaren ekimenez eta euskaraz ere egin daiteke.
Galdera interesgarriak dira batzuk, herritarrek baino, alderdi politikoek eurek argi eta garbi erantzun beharko lituzketenak.
Sare sozialetan izan duen oihartzunak bultzatuta inkesta bete dugu eta zer nahi duzue esatea, emaitza bitxi samarra atera zaigu (ez dugu hemen paratuko...). Guztiei ez zaie gauza bera pasa:
Inkesta hau egin dut eta @ehbildu-ri emanen diodala bozka atera zait, hau ustekabea!- http://t.co/fuoeu5i0Eh
— pernando barrena (@pernandobarrena) May 6, 2014
@votoquelesduele @EUVOX Inkesta egina. Sorpresarik ez. Emaitza garbia: EH Bildu.
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) May 6, 2014
Interesante! Conmigo acierta :-) Descubre tu posición en el panoráma político europeo. Prueba EUvox - http://t.co/kwy9CpZtqG
— Ivan Espinosa - VOX (@ivanedlm) May 8, 2014
Badirudi EH Bilduk serio hartu duela galdetegiarena, eta gauzak argitu nahi izan dizkie hauteskundeetara koalizioan doazela ez dakiten herritarrei:
Los que os salga en #euvox que votéis a EH Bildu no os confundáis eh, vamos en coalición y la lista en el estado se llama #LosPueblosDeciden
— Euskal Herria Bildu (@ehbildu) May 7, 2014