“Zauriak irekita jarraitzen du” Txileko estatu kolpearen 42. urteurrenean

  • Igandean 50.000 pertsona  bildu ziren Txileko Santiago hiriburuan kolpe militarraren ondorioz hildako eta desagertutako biktimen alde. Augusto Pinocheten diktadurak 1973tik 1990era iraun zuen.


2015eko irailaren 14an - 11:10
Txileko diktaduran hildako, torturatu eta bahituak omentzeko manifestazio jendetsua izan da Santiago hiriburuan (Argazkia: El Universal)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Martxa Polizia eta manifestarien arteko istiluekin amaitu da.

“Zauriak irekita jarraitzen du, egia ez delako oraindik kontatu eta estatu krimenekin justiziarik egin ez delako” esan du Tania Núñez manifestariak, AFP agentziak jaso duenez.

Protesta Santiagotik 50 kilometrora dagoen Punta Peuco-ko espetxetik igaro zen. Pinocheten garaian hainbat hilketa, tortura eta bahiketengatik kondenatutako militar ohiak preso dauzkate bertan eta zenbait iturriren arabera hainbat pribilegiorekin bizi dira.

Hamazazpi urte iraun zituen Pinocheten diktadurak. Kolpe militarra eta hilabete ondoren, dikadorearen errepresioaren ondorioz 30.000 lagun hil zituzten. AEBen enbaxadak 5.000 zirela zioen.

Diktadorea boterean izan zen 17 urteetan milioi bat errefuxiatu, 112.000 torturatu eta 3 milioi atxiloketa arbitrario zenbatu dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txile
2023ko martxoaren 20

2023ko martxoaren 20

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!