Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

  • Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023ko abuztuaren 25ean - 08:53
Azken eguneraketa: 11:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

100 egun igarota amaitutzat eman dute gose greba hainbat preso politiko maputxek. Gendarmeriarekin adostasuna lortu eta borroka bertan behera utzi dutela argitu du Rodrigo Curipán bozeramaileak: “Espetxe politikari dagozkion gutxiengo duintasun baldintzak lortzeko oinarriak jarri ditugu”.

Maiatzean hasi zuten gose greba, Gendarmeriak espetxe modulu berezia desegin eta haien babes espiritualarekiko zituzten harremanak moztu zituztelako. Izan ere, sei preso lekualdatu eta urrundu zituzten Angoletik Temucora. Angoleko espetxean egondako gatazka batzuen harira desegin zuten modulua, azaldu du diarioUchile hedabideak.

Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea,  Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte 100 egunez, eta Gendarmeekin adostasunera helduta bertan behera utzi dute.

Angoleko espetxean gose greba egin duten preso politikoetatik hamaika ospitalera bidali dituzte, eta Temucon borrokan ari zirenetatik sei, "haien segurtasuna bermatzeko" asmoz.

Angoleko espetxean elkartasuna adierazteko kanpaldia antolatu zuten maputxeek, horra gau bateko bideo laburra:

 


Maputxe herria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.