Eskuin muturra nagusi Txileko Kontseilu Konstituziogilea osatzeko hauteskundeetan

  • Txileko konstituzio berria idazteko ardura izango duen kontseilua 50 lagunek osatzen dute, eta haietako 22 Alderdi Errepublikanoko kideak izango dira, botoen %36 lortuta.


2023ko maiatzaren 8an - 09:13
Azken eguneraketa: 10:13
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

22 eserleku horiei, gainera, Chile Seguro alderdian bildutako eskuin tradizionalaren hamaikak gehitzeko aukera izango da. Bestetik, Unidad para Chile ezkerreko koalizio ofizialistak 17 eserleku eskuratu ditu. 50 lagun orotara, Augusto Pinochetek 1980an ezarritako konstituzioa ordezkatuko duen testua idazteko ardura izango duen organoan.

Boto gehien eskuin muturrak lortuko zuela aurreikusten zuen Gobernuak, baina ez eserleku kopuruak aukera emango ziola beto eskubidea eskuratu eta, eskuin tradizionalaren eserlekuak batuta, konstituzio berria neurrira ontzeko, gehiengo osoa izango luketelako. Alderdi Errepublikanoko buru José Antonio Kastek 1980ko testua defendatu izan du.

Pasa den irailean ezezkoa nagusitu zen konstituzioa aldatzeko proposamenari buruzko plebiszituan, eta Gabriel Boric presidenteak prozesu konstituziogile berria iragarri zuen, baita aldaketak ere bere gobernuan. 2021eko abenduan irabazi zituen Boric-ek Txileko presidentetzarako hauteskundeak.


Irakurri gehiago: Txile Nazioartea Amerika
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.