Eskuin muturreko Jose Antonio Kastek irabazi ditu Txileko hauteskundeak

  • Igandean egin dira hauteskundeak Txilen, eta Jose Antonio Kastek botoen %58 eskuratu du. Pinochet diktadoreari gorazarre hitzak eskaini izan dizkio eta “segurtasuna” izan du hizpide kanpainan zehar. Zentro ezkerreko Jeannette Jara hautagaiak adierazi du oposizio “zorrotza ” egingo duela.


2025eko abenduaren 15ean - 10:07
Azken eguneraketa: 12:38
Espainia Estatuko Hazte Oir elkarte ultrakatoliko eta ultraeskuinaren sostengua izan du Kastek, besteak beste. HazteOir.org (CC BY-SA 2.0)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lehengo aldiz hauteskunde presidentzialetan bozkatzea derrigorrezkoa izan den honetan, eskuin muturreko hautagaiak botoen %58 eskuratu du, aldiz,  zentro ezkerreko Jeannette Jara hautagaiak % 42. Lehengo itzuliarekin alderatuta bozka zuriak eta baliogabeak ugaritu dira.

Iragan nazia duen alemaniar migratzaile familia du Kastek. 1997martxoan eginiko erreferendumean Augusto Pinochet diktadorea boterean jarraitzearen alde egin zuen telebistan, ikasleen bozeramaile moduan. Le Grand Continent hedabideak argitaratu zuen moduan, adierazi izan du Pinochetek bere alde bozkatuko lukeela edo historiako gobernurik okerrena Allenderena izan zela. Txileko kanpainan “segurtasuna” izan du hizpide, migrazio “irregularraren eta biolentoaren”  aurkako diskurtsoak errepikatuta.

Ospakizun gauean Kastek Jaungoikoari eskertu dio irabazi izana eta “jakinduria eta neurritasuna” eskatu dizkio jardunean martxoaren 11ean hasiko den gobernuarentzako. “Jainkoa ez bagenu ez litzateke posible izango. Eta hori ezinbestean aitortu behar dugu. Fededun garenontzat bizitzan ez da ezer gertatzen, Jainkoarekiko harreman zuzenean ez bada. Niretzat ohore bat da, izugarrizko ardura gaur egun jaso dugun mandatu zabala”, adierazi du.

Txileko presidente den Gabriel Boricek jada zoriondu du ultra liberala. Zentro ezkerreko Jara hautagaiak adierazi du oposizio “zorrotza” egingo duela, eta eskubide eta aurrerapen aurrerakoien alde lan egiteko prest agertu da.


Nazioartea kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.