Zarauzko kanpina itxi dute, hiru koronabirus kasu atzeman ostean

  • Zarauzko Talai Mendi kanpinean egonaldia egindako hiru pertsonari koronabirusa diagnostikatu ostean, itxi egin dute kanpina. Barruan diren 250 bezeroei PCR probak egiten ari dira.

     


2020ko uztailaren 16an - 09:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteazkenetik Zarauzko kanpinean konfinatuta daude 250 pertsona, bertan egondako hiru pertsonari koronabirusa diagnostikatu zaiela jakin ondotik. Osasun Sailak erabaki du eremua ixtea, eta osasun langileak PCR probak egiten ari dira bezero guztiei.

Kanpineko langile guztiei egin dizkiete jada probak, eta etxean daude erantzunak jasotzeko zain. Bezeroei dagokienez, Zarauzko alkate Xabier Txurrukak adierazi duenez, behin PCR proba eginda ez dute zertan geratu kanpinean; etxera itzuli ahalko dira, baina proben emaitzak ezagutu arte isolatuta egongo direla dioen konpromiso orria sinatu beharko dute horretarako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!