Angeles Mastretta idazlearen aipu hau aitatzen dut ahal dudan guztietan: “Nahigarria litzateke egia absolutuaren jabe sentitzen ez den jendea izatea sinesgarriena. Iritziz aldatu dezakeen jendea, jende zaurgarria, ageriko akastuna, ahula, akatsak onartzeko gai dena. Denetariko erantzunik ez duen jendea”.
Baina errealitatea beste bat da. “Segurtasun irudia da bertsoan gehien baloratzen dena. Segurtasuna transmititzen duzunean baloratzen da egiten duzun lana, hori da lehen galbahea”. Maddalen Arzallusen hitzak dira, Uxue Alberdik Kontrako eztarritik liburuan jasotakoak.
35 urte bete ditut eta hamar daramatzat jendaurrean etengabe hitz egiten: Pikara Magazine-aren aurkezpenetan, jardunaldi feministetan edota kazetaritza kongresuetan, irakurketa klubetan, mota eta formatu guztietako hedabideetan. Aldizkariaren arrakastaren ondorioz erreferente bihurtu ginen bere sustatzaileok eta jende askok pentsatu zuen askotariko gaietan zeresana izango genuela. Esaterako, ezpainetako barraren komertzializazioaren mendeurrenari lotutako erreportaje baterako hitz egin dut eta polimaitasunari buruzko ponentzia eskaini dut unibertsitate batean. Ez naiz ez makillajearen historian ezta harreman sexu-afektiboetan aditua, baina feminismoa hain aterki zabala izanik (ez baita gaia, baizik eta begirada), gai andanaren inguruan diskurtsoa emateko aitortza jaso dugu erreferente feministaren estatusa lortu dugunok.
Gero eta eskarmentu gehiago badut ere, nabaritzen dut aldi berean gero eta erresistentzia gehiago ere baditudala jendaurrean hitz egiteko orduan. Seguruenik, adituaren paperak segurtasun irudi faltsua ematea exijitzen duelako.
Esposizioak dakarren ezinegona metatuz joan zait barnean, antsietate forma hartuz. Hitzaldi bat eman dudan azken aldietan zapore mingotsa geratu zait: hanka sartzeren bat egin dudalako eta ondorioz errua eta lotsa sentitu, publikoan zeuden emakumeak ni baino arituagoak zirelako edota estresak nire gorputza nola zurruntzen zuen sentitu nuelako.
Argia-n dagoeneko bi artikulu idatzi ditut gai honen bueltan, lehenengoa emakumeek hedabideetan adituaren rola hartzeko ditugun erresistentziei buruz eta bigarrena plazandreok sentitu ohi dugun iruzurtiaren sindromea eguneroko eraso matxistekin lotuz. Bietan esan dut kontua ez dela emakumeoi ahalduntzea exijitzea baizik eta gure jarduna mugatzen duten dinamika patriarkalak identifikatzea (horretarako tresna paregabea da Kontrako eztarritik liburua). Arzallusek eman du gako bat: maskulinitate hegemonikoak ezartzen dituen baloreak auzitan jartzea. Eta Mastrettak proposatu du irtenbidea: zalantzaren laudorioa.
Cony Carranza Castro herri hezitzaile feministari galdetu nion ea liderra sentitzen zen. Ezetz erantzun zidan, nahiago zuela bere burua bideratzaile bezala, zubi bezala, antzematea. Bob Pop idazlea eta telebistan umoregilearen aipu hau ere geratu zait grabatuta: “Nik egiten dudan bakarra da dibertigarria bihurtzea nik baino askoz gehiago dakien jendeaz ikasi dudan diskurtsoa. Nire asmoa da ideia bat botatzea, berarekin jolastea eta jendeak harekin hausnartu dezala. (…) Gustatuko litzaidake bide bat zabaltzea benetan interesgarria den iturrietara eta ezagutzetara heldu daitezen”. Hori da nire ezinegona baretu duen gakoa: adituaren figura patriarkala baino bideratzaile feministarena nahiago dudala berrestea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?