Ipar Euskal Herrian greba feminista burutu dute M8an eta Hego Euskal Herrian mobilizazio jendetsuak egin dituzte hiri eta herrietan, arratsaldean. Azaroaren 30ean egin zen greba orokor feministaren bidean, Emakume Langileen Nazioarteko Egunean ere zaintza sistema aldatzeko mezuek hartu dituzte kaleak: publikoa eta komunitarioa izan behar duela aldarrikatu dute, eta manifestazioaren buruko pankartaren mezua herri askotan "zaintzarekin negoziorik ez" edo horren antzekoa izan da.
Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak martxoaren 8an eta hiru eremutan egin dute greba: soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan. Sindikatu guztiek bat egin dute mugimendu feministaren deialdiarekin eta egun osoan lanuztea eginik, arratsaldean Baionan manifestazioa egin dute. Aldarri andana entzunarazi dituzte, Jenofa Berhokoirigoinen kronikan irakur daitekeenez: soldata arrakalaren bukaera; zerbitzu publikoen babesa eta pribatizazioen bukaera; zaintzaren aitorpena eta banaketa justua; aborto eskubidea bermatzeko baldintzak; LGBTQI pertsonentzako aukera askatasun osoa; pertsona ezgaiztuen aurkako indarkeria sistemikoaren bukaera; indarkeria sexisten bukaera... Elkartasuna iparrorratz gisa jarriz, "bonbardaketa masiboen pean diren mundu mailako emakumeekilako" zein Frantziako Gobernuak bozkaturiko Immigrazio Lege arrazistaren mehatxupean diren papergabeei sostengua adierazi dute.
Zaintzarako eskubidea aldarrikatu dute milaka herritarrek kalean eta eskubide hori guztiontzako lortzeko "modu bakarra mobilizatzea" dela oroitarazi dute. Eusko Jaurlaritza lantzen ari den zaintza ituna ere izan dute hizpide, eta zaintza guztiontzako izan dadin bermeak eskatu dituzte: "Ez bada publiko izan beharraz hitz egiten, ez bada pribatizazioa bukatzeaz hitz egiten eta ez bada Atzerritartasun Legea deuseztatzeaz hitz egiten, ez goaz inora".
Hemen Ahotsak Iruñeko manifestazioa jasoz egin duen bideoa:
Hemen ikus daiteke hiriburuetako mobilizazioekin Hamaika Telebistak egindako bideoa:
BIDEOA |?? M8: 'Gure bizitzekin negoziorik ez!', hiriburuetako mobilizazioen laburpena.
?https://t.co/PzBxtSBGPS #GureanGaur #M8 #Martxoak8 @ehbfeminista @M8EuskalHerria pic.twitter.com/6ONmjqGGVp
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) March 8, 2024
Zaintza eskubideaz gain, toki bakoitzean indarkeriari lotutako bestelako gai eta arazo zehatzek ere izan dute isla, Berrian Maite Asensioren kronikak bildu duenez. Esaterako, Palestinan zapalduak eta herailak direnena (Villabonan, besteak beste), indarkeria matxista jasaten duten emakumeena (Baionan, besteak beste), trans eta ez-heteronormatiboek jasaten dutena (Donostian, besteak beste), prostitutek jasaten duten estigma eta infantilizatzea (Gasteizen, besteak beste), justizia feministaren aldeko aldarria (Iruñean, besteak beste), abortuaren aldeko aldarriak eta abortatzea oraindik estigmatizatua denaren salaketa (Baionan, besteak beste)...
Villabonan polizia indarkeria salatu dute, gogora ekarriz Ertzaintzak azken asteetan sei pertsona zauritu dituela. Ertzaintzaren jokabidea indarrean den eredu maskulinoarekin bat datorrela salatu dute eta "mugimendu feministatik besarkada" helarazi diote Xuharri eta bere sendiari.
Kantu eta bertso bidez ere plazaratu ziren aldarriak:
?Haize Lekuona gazteak bertsotan borobildu du Bidasoaldeko #M8 manifestazioa @Irun_informa|ko udaletxe aurrean. Gazako emakumeak gogoan hartu ditu, eta Bidasoko emakumeei "plazaren erdira ateratzeko" deia luzatu die, #alarde egunak gainerakoak bezala, #Martxoak8 behar dutelako pic.twitter.com/46x2FEBZR5
— KoldoNausia (@nausia_koldo) March 8, 2024
Jarraian irakur dezakezue Euskal Herriko Mugimendu Feministako kidea den Jone Gil Landabururi Leire Artolak egindako elkarrizketa: "Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago".
Euskal Herriko Bilgune Feministaren adierazpena: "M8 dimentsio guztiak"
Lurre(z)ko haizpek publiko egin duten adierazpena irakur daiteke hemen eta Miren Amurizaren ahotsean entzun daiteke hemen.
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.
Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]