Zahar etxeetan hildakoen kopurua ez duela ezagutzen onartu du Espainiako Gobernuak

  • Covid-19aren foku handienetakoa bilakatu dira zaharren egoitzak, baina ez dago bertako kutsatu eta hildakoen daturik Espainiako Estatuan. Langileak kexu dira egoiliarrei test gutxi egin dizkietelako. Gehienei, ospitalera eramaten dituztenean egiten dizkietela salatu dute.


2020ko apirilaren 14an - 09:43
Zahar etxeak desinfektatzen. Argazkia: La Vanguardia.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zahar etxeetan erabiltzaile asko Covid-19aren sintomekin hil direla adierazi dute langileek, baina frogarik egin ezean ez dutela biktima bezala kontatzen. Espainiako Osasun ministro Salvador Illak adierazi du ospitaleetan eta zaharren egoitzetan test azkarrak eta PCRak egiten hasi direla, baina ez du zehaztu zenbat izango diren, eta emaitzak positiboak izanez gero gaixoak isolatu dituzten.

Ministroak gehitu du bi milioi test azkar bidali dituztela autonomia erkidegoetara, eta gobernu autonomikoen ardura dela horiek banatzea. Dena den apirilaren 14ko arratsaldean autonomia erkidegoetako gobernuekin batuko da kolaborazioa eta komunikazioa hobetzeko; izan ere, epidemiak tontorra pasatu duela eta kasu arinak detektatzen hasteko fasean dagoela adierazi du.

Euskal Herrian ere gertatu da horrelakorik: eragile eta norbanako batek baino gehiagok salatu du Bizkaiko Foru Aldundia ez dela ematen ari herrialdeko zahar etxeetan hil den edo kutsadu den jende kopuruari buruzko daturik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!