Villabonako emakume bat hil dute eta Poliziak senarra atxilotu du

  • Villabona-Amasan jaio eta Arroyo de la Luzera (Caceres, Espainia) ezkondu zen Sofia Tato hilda aurkitu zuten etxean, abuztuaren 24an. Senarra atxilotu du Guardia Zibilak, berak hil duelakoan. Bi herrietan mobilizazioak izango dira erailketa gaitzesteko.


2017ko abuztuaren 25ean - 10:13
Argazkian emakumea hilda aurkitu zuten etxe ataria. Argazkia: El Periodico de Extremadura.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

42 urte zituen eta hamabost bat urte zeramatzan bizitzen Arroyo de la Luzen. 9 eta 12 urteko haurrak utzi ditu. Emakumeak labana zauriak zituen, senarrak ere bai. Ospitalean atxilotuta dago. Erakundeek genero indarkeria gertaeretan abiatzen den protokoloa jarri dute martxan. Salaketarik ez zuen jarri emakumeak.

Gaitzespenak eta mobilizazioak

Arroyo de la Luzen bi dolu egun izendatu dituzte. Ostiralez, elkarretaratzea egingo dute udaletxe aurrean, eta larunbatez salaketa ekintza egingo dute.

Villabona-Amasako Udalak ere bi dolu egun egingo ditu eta protestekin bat egingo duela adierazi du. Adierazpena ere onartu dute.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak ostiraleko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, izan ere, manifestazioa egingo da Tolosaldeko herrian 18:30ean. Mundu Martxak gogor salatu du erailketa sexista eta autodefentsa feministara deitu du “gure bizitzak daudelako jokoan”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Villabona-Amasako EH Bilduk ere hilketa salatu dute.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.