Emakumeak borrokan

Usurbil eta Zubieta: bozkatu dutenen %97,9k ezezko borobila eman dio erraustegiari

  • “Ezezko borobila eman dio herri honek erraustegiari”, Erraustegia Erabakia Herri Plataformako kideek, asteburuan zehar egin den galdeketako emaitzak frontoian aurkezterakoan ziotenez.

ARGIA @argia
2016ko urriaren 24a

Ez da gutxiagorako. Bozka eman duten usurbildar eta zubietarren %97,9k ezezko borobila eman baitio erraustegiari. Ez dute erraustegirik nahi. Argiago ezin zuten esan. Aipatzeko beste datua, parte hartzearena; Zubietakoa %64,7koa izatera heldu da.

Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Markel Olanorekin biltzeko hitzordua eskatuko dutela iragarri du, emaitzekin pozarren agertu den herri plataformak. Are gehiago, asteburuko galdeketa ospatzeko izan diren debeku eta zailtasunak kontuan izanda. Horiek ere oroitarazi nahi izan ditu Erraustegia Erabakiak, emaitzak frontoian aurkezterakoan. Herritarrak zoriondu eta galdeketa ahalbidetu duten laguntzaile guztien lana eskertzearekin batera.

Emaitzak

Errolda: 5.312.

Parte hartze orokorra: 2.317, %43,6.

Zubieta: 244, %64,7.

Emaitza orokorrak:

Ez: 2.269, %97,9.

Bai: 39, %1,7.

Zuriak: 8.

Nuloak: 2.

Zubietan:

Ez: 243, %99,6.

Bai: 1, %0,4.

(Noauak argitaratutako albistea da eta haien baimenarekin argitaratu du ARGIAk )

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-23 | Usurbilgo Noaua
Errausketak osasunean duen eraginari buruzko datu gehiago plazaratu dituzte OEITeko medikuek

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) erraustegiak osasunean duen eragina aztertzen eta nazioartean gai honi buruz landu diren ikerlaneko azterlanak argitaratzen segitzen du astero sare sozialen bidez. Datu berri eta kezkagarri gehiago plazaratu dituzte azken aldian.


2019-04-16 | Usurbilgo Noaua
Zubietako erraustegia hondakinak jasotzen hastear da, Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira

Zubietako erraustegiaren eraikitze lanek ez dute etenik. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspenak betez gero, erraustegia laster hasi daiteke hondakinak biltzen.


Abel Arkenbout (ToxicoWatch): "Erraustegi mondernoenek ere dioxinak isurtzen dituzte, hala erakutsi dugu Holandan"

Azken belaunaldiko erraustegiak seguruak dira ala badaukate arriskurik elikadura katea, ingurumena eta gizakiarentzat? Benetan kontrolatzen dira ala ez dioxina isuriak? Apirilaren 13an Hernanin (Gipuzkoa) izango da Abel Arkenbout toxikologoa jende aurrean azaltzen nola aurkitu dituzten agintariek aitortu gabeko dioxina isuri ezkutuak Harlingeneko erraustegian, Holandako Frisia eskualdean.

 


2019-04-09 | Zero Zabor
Abel Arkenbout toxikologoa Holandako erraustegi berriaren dioxinez mintzatuko da larunbatean Hernanin

Apirilaren 13an, larunbata, goizeko 10:00etan hasita, Hernaniko Biteri kultur etxean hitzaldi berezia emango du Holandako ToxicoWatch fundazioko Abel Arkenbout toxikologoak: "Dioxinak Harlingenen – Dioxinak Zubietatik? Honela kutsatzen dute erraustegi modernoenek”. Hernanin Zero Zabor eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu dute hitzaldia, Hernaniko Udalaren babesarekin.


2019-03-29 | Usurbilgo Noaua
Erraustegiek erditze goiztiarretan eta bihotzeko nahiz gernubideen gaixotasunetan eragin zuzena, OEIT-eko medikuen arabera

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) erraustegiak osasunean duen eragina aztertzen eta nazioartean gai honi buruz landu diren ikerlaneko azterlanak argitaratzen segitzen du astero sare sozialen bidez. Datu berri eta kezkagarri gehiago plazaratu dituzte azken aldian.


2019-03-20 | Usurbilgo Noaua
Atez ateko bilketak 10 urte bete ditu Usurbilen

Ohitura aldaketa txiki batek hondakinen kudeaketa eredua irauli zuen duela 10 urte. 2009ko martxoaren 16an albiste genuen Usurbil, ez herri mailan baita udalerritik kanpo ere. Aitzindari bilakatu zen udalerri hau Euskal Herrian, hondakinak lehengai bihurtu eta herritarrak "teknologia" aurreratuenean bilakatu zituen atez ateko bilketa sistemari esker. Atez atekoak 10 urte bete ditu joan den larunbatean.


2019-03-15 | Maripi Arruiz
Gezurtiak

Donostian klima aldaketari buruzko konferentzia antolatu dutela-eta, bolo-bolo ibili da hedabideetan Change the change esaldia.


2019-03-15
Zubietako erraustegiko eraikitze lanak, azken txanpan

Usurbil herriko puntu askotatik begi bistakoa dugu jada Zubietako erraustegia. Eraikitze lanak azken txanpan dituzte jada.


Klima aldaketaren aurkako mobilizazioak Donostian
MULTIMEDIA - erreportajea

Klima aldatzen duten proiektuekin amaitzeko eskatu dute Donostian Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta hainbat eragilek deitutako mobilizazioetan.


2019-03-07 | Usurbilgo Noaua
Erraustegiaren aurkako aldarria, Klima Aldaketaren inguruko nazioarteko biltzarraren atariraino eraman dute

Txistu eta oihu artean hartu dute Donostiako Kursaal atarian egin duten elkarretaratzean, eraikin barruan ospatzen hasi diren Klima Aldaketaren inguruko nazioarteko biltzarra.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude