“Urte berri on” euskaraz munduko adiera errepikatuenen artean Twitterren


2014ko urtarrilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ordu-eremuka eta hizkuntzetan banatuta osatu du infografia. Horretarako 30 hizkuntza “nagusiak” aukeratu ditu, eta horien artean euskarazko “Urte berri on” adiera sartu du.

Irudian ikus daitekeenez urte zahar gaueko UTC +1ean  (Denbora Unibertsal Koordinatua) izan zuen "Urte berri on" esaldiak erabilera gehien, hots, hemengo 00:00etan. Goizaldeko 3:00etan eta 5:00etan beste goranzko bi joera izan zituen esamoldeak.

Infografian sartuz gero, bideo labur moduan ikus daiteke abenduaren 31ko egun osoan zehar munduko leku ezberdinetan nola ematen zioten ongi etorria twitterlariek urte berriari. Hizkuntza bakoitzeko esaldietan “klik” eginez mintzaira horretan urte berria zoriontzeko txioak irakur daitezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Eguneraketa berriak daude