“Ugarteko” lanpostuz aldatu duten arren, ez diote soldatarik murriztu

  • Iñigo Cabacas hil zuen operatiboko buruaren lanpostu aldatzeak ez du bere soldata murriztu; ofizial baten soldata du, Ertzaintzaren hierarkian maila bat beherago (ofizialordea) dagoen arren.


2016ko maiatzaren 23an - 13:19
“Ugarteko”k 777.000 euroko kalte-ordaina eskatu zien Cabacasen senideen abokatuari, Garari eta Naizi, “kalte ordain” gisa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Ugarteko”k 777.000 euro eskatu zizkien Cabacasen senideen abokatuari, Garari eta  Naizi, “kalte ordain” gisa. Garak ezbaian jarri ditu kalte-ordain eskariaren zenbait gako, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpenean oinarrituz.

Hedabideak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarentzat lekukotasunezko jarduera egiten du Ugartekok. Jorge Aldekoak ere gisako zeregina izan zuen Ertzaintzaren buru izateari utzi eta lanpostua berreskuratu zuen arte. Gararen arabera, “argi gelditu zen barne mugimendu horiek ez dutela sailaren partetik gutxiesterik suposatzen”.

“Ugarteko”ren kalte-ordain eskariak jasotzen duenez, bere izen-abizenak argitaratu izanak eragina izan zuen bere lan egoeran. Bere esanetan, ordura arte Operazio Buru bezala ziharduen Bilboko polizia etxean. Bertsioa gezurtatu du Garak. Hedabidearen arabera, 3.316 zenbakidun plaka duen ertzainaren izen-abizenak 2013ko abenduaren 2an argitaratu ziren, lanpostuz aldatu ostean: 2013ko apirilaren 26an lekualdatu zuten “Ugarteko”, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak azken astean azaldu duenez. “Lanpostu aldatzeak ez du loturarik izen-abizenak argitaratu izanarekin”, dio Garak.


Inigo Cabacas auzia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.