Iñigo Cabacasen heriotzaren epai "bidegabea" salatzeko protestek ez dute etenik

  • Cabacas auziko epaia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon asteazkenean eta igandeko manifestazio handirako deia egin dute. Gasteizen mobilizazioekin jarraituko dute ostegunean.


2018ko abenduaren 13an - 11:39
Iñigo Cabacasen senide eta lagunek Ertzainen Deustuko komisaldegi aurrean egindako elkarretaratzean.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak Iñigo Cabacasen heriotzaren auzian azaroaren amaieran helarazi zuen epaiak hautsak harrotzen jarraitzen du Euskal Herriko toki askotan.

Bilbon, Cabacasen senide eta lagunek elkarretaratzeak egin dituzte asteazkenean. Ertzaintzaren Deustuko komisaldegi aurrean, Bilboko epaitegien barruan eta Eusko Jaurlaritzaren delegazioaren barnean burutu dituzte protestak. Epaiaren “inpunitatea” salatu dute.

Epai "bidegabe" horren aurka mobilizatzen jarraituko dutela ere argitu dute bertan. Ildo beretik, abenduaren 16an 12:00etatik aurrera, Justizia Jauregitik Lakuako Gobernuak Bilbon duen egoitzara egingo den manifestazio “handian” parte hartzeko deia egin dute.

Gasteizen ere mobilizazioak antolatu dituzte Gaztetxea, Iraultza 1921, Indar Baskonia, Negeak eta Ernaik ostegun arratsalderako. Gasteizko epaitegietara zabor-poltsa batekin joateko deia egin dute antolatzaileek, “Esta justicia es basura” lemapean egingo duten manifestaziora.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude