Cabacasen gurasoak fiskalak ertzainen absoluzioa eskatu ostean: “Umiliatu egin gaituzte”

  • Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketaren azken aurreko egunean, behin betiko ondorioak eta eskaerak aurkeztu dituzte alde guztiek. Hasierako eskaerari eutsi dio fiskalak: ez du deliturik ikusten eta absoluzioa eskatu du akusatuentzat. Minduta, haserre, malko artean atera dira saiotik Fina Lizeranzu eta Manu Cabacas. “Gure semea hilerrian dago eta fiskalak ez du horretan delitu aztarnarik ikusten?”.


2018ko azaroaren 7an - 15:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Akusazioak ere hasierako planteamenduari eutsi dio: launa urteko kartzela zigorra eta beste sei urteko inhabilitazioa eskatu du akusatuentzat.

Azken aurreko saioan, 2012ko apirilaren 5ean ertzainek erabili zituzten bala, eskopeta eta gomazko pilotak aztertu dituzten Espainiako poliziek deklaratu dute. Urriaren 15ean epaiketa abiatu zenetik, bertsio kontrajarriak, adosturiko testigantzak eta goi karguen zigorgabetasuna izan dira protagonistetako batzuk. Horiez, eta azken txanpa honetan antolatu dituzten mobilizazioez analisia egin du Amaia Lekunberrik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.