Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

  • Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain kondenatuak legea hausten badu datozen bi urteetan.


2021eko apirilaren 20an - 12:14
Argazkia: eitb.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Igor Susaeta kazetariak landu du albistea Berrian, eta bertako informazioaren laburpena da honakoa:

Bizkaiko Auzitegiak 2018ko azaroan ebatzi zuen bi urteko kartzela zigorra eta lau urteko inhabilitazioa ezartzea De Pablori, eta Espainiako Auzitegi Gorenak zigor hori berretsi zuen joan den urtarrilaren, «zuhurtziagabekeria profesional larriko giza hilketa» egotzita.

Susaeta kazetariak jaso duenez, Bizkaiko Auzitegiak hiru arrazoi eman ditu zigorraren gauzatzea indargabetzeko. Batetik, «zuhurtziagaberiazko hilketa» leporatuta zigortu zutela, ez dolozko delitua egotzita. «Horrek erlatibizatu egiten du jarrera kriminalaren intentsitatea», autoan Reyes Goenaga Olaizola magistratuak dioenez. Bestetik, epaileak zehaztu du duela gutxi hil dela De Pabloren emaztea eta seme bat duela. Zirkunstantzia horiek «bereziki zaila» bilakatuko lukete ertzainaren kartzelatzea. Eta hirugarren motiboa da Polizia gisa egin duen «ibilbidea»; ez dagoela jasota zigortua izatera eraman zuten «antzeko egoeretan» egon denik. Bizkaiko Auzitegiko bigarren sekzioak uste du ez dela «beharrezkoa» zigorraren gauzatzea.


Inigo Cabacas auzia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...