Uda honetan, "Euskadi berriz deskubritzeko aukera", Jaurlaritzaren iritziz

  • "Uda hau aukera ona da euskaldunek Euskadi turismo-helmuga gisa berriz deskubritzeko", adierazi du Sonia Perez Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuak, ElDiario.es-ek plazaratutako elkarrizketan. Gaineratu du bizi dugun krisitik irtetean inoiz baino beharrezkoagoa izango dela hurbileko merkataritzaren alde apustu egitea: "Erosketa-hautuekin nahi dugun gizarte eredua eraikitzen dugu".


2020ko apirilaren 20an - 06:27
Sonia Perez, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Turismo sailburua / Irekia

Sailburuak azaldu du "beheraldian" sartzen garen neurrian hasiko direla irekitzen ostatu eta saltokiak, betiere segurtasun protokoloak aintzat hartuta: "Erosteko ahalmen txikiagoa izan arren, uste dut herritarrek gogoz hartuko dituztela irekiera horiek, irteteko eta harreman sozialak izateko duten nahiagatik". Aglomeraziorik, tarte batean bederen ez: "Jende pilaketarik ez dut uste inon ikusiko dugunik, ez ekitaldi handietan, ez kongresuetan... epe laburrean ez dira emango".

Eta, zer gertatuko da hiriburuetako festekin? Perezen hitzetan oraindik garaiz da ezer aurreratzeko. "Apirilean gaude, asteak eta hilabeteak falta dira pandemiak nola eboluzionatuko duen eta kutsatzeak nola kudeatu eta jaisten diren ikusteko. Horren arabera gainerako gaiak egokituko dira. Jaiak egingo diren ala ez aurreratzerik ez dago. Onartu behar da konfinamenduaren ondorengo asteetan distantziak gorde beharko direla eta [jai-guneetako] edukiera mugaturik egongo dela".

Turismoa suspertzeko, denbora gehiago

Perezek ez du turismo denboraldia galdutzat ematen, baina hura suspertzeko denbora gehiago beharko dela dio, nahiz eta kasu honetan ere, negozioa norantz bideratua dagoen, martxan jartzeko epeak desberdinak izango diren, jendeak herrialde batetik bestere bidaiatzeko izango dituen zailtasunengatik. Zentzu horretan, etxeko- edo natura-turismoa hobe kokatuak daude: "Azkenean, barne-turismo gehiago izan dezakegu, nazionalagoa, Espainiako Estatuko beste erkidego batzuetatik datorrena; baina turista atzerritarrak etortzea denbora gehiago emango du".

Orduan, hobe oporrak Euskadin igarotzeko plana egitea? Sailburuaren hitzetan, herrialde bakoitzak krisia kudeatzeko moduaren araberakoa izango da, zein segurtasun-neurri aplikatzen dituen... "Alde horretatik Espainia oso ongi kokaturik dago, osasun-sistema oso ona duelako. Espainiak, turismo-helmuga gisa, bere irudia azkar berreskuratuko du; eta Espainiaren barruan, Euskadik ere bai". Perezek dioenez, euskaldunok izan gaitezke "gure herriaren enbaxadore onenak; daukagun guztia ezagutzea besterik ez dugu behar".

Hurbileko merkataritzaren alde

Kontsumo sailburuak azaldu du hurbileko merkataritza balioan jartzeko kanpainak abiatuko dituzte. "COVID-19 gaitzak erakutsi digu zein ondorio duen merkataritzarik gabeko kaleak izateak. Hiri hutsak dira, nortasunik, bizitzarik eta harreman sozialik gabeak". Kontsumitzaileon erantzukizunaz ere aritu da Perez: "Gertuko saltokietan erostean, atzean pertsonak daude, kalitatea handiagoko enplegua, profesionalizazioa, espezializazioa. Erostean, ez diogu soilik prezioari begiratu behar. Gure erosketa-hautuekin, nahi dugun gizarte eredua eraikitzen dugu".

Alarma-egoeran, ordea, online komertzioak hartu du indarra, Eduardo Azumendi kazetariak gogorarazi duenez. Horren ildora, Perezek adierazi du online salmentak ez zirela eten jarduera-ekonomikoa ez zelako are gehiago geratu nahi. "Merkataritza txikiak helarazi dizkigun kezkak ulertzen ditut, eta horregatik bultzatu ditugu kontsumitzailearen erantzunkizuna nabarmentzen duten kanpainak: beharrezkoa soilik erosi, oinarrizko produktuak".

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


Eguneraketa berriak daude