ARGIA.eus

2020ko ekainaren 01a

Getxoko Txorimalo gaztetxearen urteurrena atzeratzea erabaki dute

  • Hamalau urte igaro dira Getxoko Txorimalo gaztetxea okupatu zenetik. Hala, urtemuga hori ospatzeko aurreikusitako datarako gutxi falta dela eta, gaur egun bizi dugun konfinamendu egoeraren aurrean 14. urteurrena atzeratzea erabaki dutela ohartarazteko oharra zabaldu dute gune autogestionatuko kideek. "Aurrerago emango dugu urteurrenaren dataren berri", iragarri dute.

Hiruka .eus  |  Iker Rincon Moreno
2020ko apirilaren 06a
Albiste hau Hiruka .eusek argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
(Argazkia: Txorimalo Gaztetxea)
Txorimalo gaztetxeak zabaldutako oharra:

Urteurreneko datarako gutxi falta dela jakitun izanik, zer edo zer publikatzea erabaki dugu 14. urteurrena bertan behera utziko dugula argitzeko.

Azkenengo urtean batez ere, nahiko kezkatuta agertu gara asanbladako kideok ikusten genuelako nahiko zaharrak ginela eta agian, genuen munduaren ikuspegia zaharkituta zegoela; ez dakigu oso ondo Bad Gyal eta La zowi ezberdintzen, sentitzen dugu. Uste genuen ere "Tusa" txupito berri bat zela, desastre.

Honekin batera, Txiki Otaegi enparantzan hamalaugarreneko asanbladak egiten hasi ginen eta egia esan pila bat jende (dinosauroak ez zirenak ere) agertu ziren ideia eder eta loratuak botaz. Horregatik, urteurrena bertan behera orain uzteak ez du esan nahi ez dugula egingo, daukagun indarra  probestu eta denborarekin, nahi dugun ereduaren aldeko ospakizuna antolatuko dugu. Ezin ditugulako danon arteko elkarrizketak ziurtatu (asanbladako jende zehatz batek lanera joaten jarraitzen du gainera), inertziazko jokabideetan jausi nahi ez dugulako eta danon arteko elkarlana eta zaintza bermatu nahi dugulako aurrerago emango dugu urteurrenaren dataren berri.

Bitartean, egunotan Txorimalo Gaztetxean dauden kolektibo eta norbanako ezberdinek proposatzen dituzten ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu lotsa batzokietan aspaldi galdu zutela!

 

Albiste hau Hiruka .eusek argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Kanal hauetan artxibatua: Koronabirusa  |  Getxo  |  Gaztetxeak

Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEAK
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude