Txingurriaren eskaera egingarriak

  • Pazientzia da zauri guztien gozagailua, gaixoaren aringarria. Urteak daramatzagu osasun arreta euskaraz eskatzen; ahozko zein idatzizko harremanetan, errespetuzkoa, osasun beharrei erarik egokienean erantzuteko gauza izango dena. Kalitatezko osasun arreta, alegia. Bagara pazienteen historia klinikoa ere euskaraz idazten dugunak, behar den legez.


2020ko martxoaren 03an - 09:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hori baita elebitasuna: pazientea erdalduna bada, gazteleraz, eta euskalduna bada, euskaraz. Egun guztietako gudu lana. Jaso dugun erantzuna etsigarria izan da: itzultzaile automatiko bat ezarri nahi digute, euskaraz dagoen apurra gazteleraz egon dadin, beste guztia gaztelera hutsean ematen zaigun bitartean. Pazienteak izanik eta aukeraz baliatuz, proposamen zehatz eta egingarri batzuk egin behar zaizkio Osakidetzari.

Badago gauza anitz biltzeko. Lehenik eta behin, euskararen presentzia areagotzeko benetako gogorik badago, proba osagarri guztiak euskaraz ere egon eskaini behar dira, nahitaez. Horrela, pazienteak eta profesionalak testuak euskaraz ikustera ohituko lirateke, naturaltasunez elebitasuna onartuz. Bide batez, langileontzat gure euskara hobetzeko izugarrizko laguntza izan daiteke. Ez gara ari euskara inposatzen, ez Osakidetza goizetik gauera euskalduntzen: proba osagarriak ele bietan nahi ditugu, besterik ez.

"Jaso dugun erantzuna etsigarria izan da: itzultzaile automatiko bat ezarri nahi digute, euskaraz dagoen apurra gazteleraz egon dadin, beste guztia gaztelera hutsean ematen zaigun bitartean"

Bigarrenik, frogatuta dago hizkuntza eskakizun lepo-meheek ez dutela osasun arreta euskaraz bermatzen, berariazko neurriak hartzen ez badira. Horretarako euskarazko ibilbideak ezinbestekoak dira: lehen mailako arretatik espezializatura ahoz eta idatziz arreta euskaraz eman (historia klinikoa euskaraz, alegia), paziente eta profesionalen arteko hizkuntza-parekotasuna lehenetsiz. Protokolizaturiko zirkuitu bat, zeinean osasun langileak euskaldunak izango diren, eta behin hori ezarri eta gero, beharrezkoa balitz, itzultzaile bat.

Hirugarrena, eremu elebidunetarako ikerketa-protokoloa, hizkuntza kontuan hartuko duena. Ez da onargarria gaztelera hutsean egindako galdetegietan oinarrituriko ikerketarik adibidez, edo gutxiengoak baztertzen dituena. Hizkuntza eta generoa kontuan hartuko dituzten ikerketak. Hau ez da erronka, aukera baizik: nazioarteko eta EHko erakunde eta eragileen artean elkarlana bultzatzeko aukera.

Hizkuntzak osasun arretan duen garrantzia etengabeko prestakuntzan txertatu behar da Osakidetza barruan, berariazko programak abiatuz batetik, zeharka bestetik, gai horren inguruko ikerketa bultzatuz aldi berean.

Estandarren gaia ere badago, eta Legebiltzarrean proposatu da; etorriko den III Euskara Planaren osagarri izan daitezkeen estandarrak, pazienteen eta gizarte-eragileen ekarpenak jaso ditzaketenak.

Urteak eman ditugu euskaldunen paziente euskaldunen alde egiten. Ezin pazienteen arteko hierarkiarik onartu; ezin ekitateari muzin egin. Eske ibiltzea ez da ohointza, ezta lotsa ere. Egiten ditugun eskaerak egingarriak dira, legezkoak, gure gizartearen zerbitzura dauden erakundeekin bateragarriak, erakargarriak eta eraginkorrak. Aukera paregabea, gure erakundeak mundu mailan erreferente izateko; egundokoa, pazienteen arreta hobetzeko. Ez gaitezen sinergiarik gabeko xinaurri zirtzilak izan, elkar ulertzea eta adostasunak biltzea baita biderik egokiena. Osakidetzako III. Euskara Plana gainean daukagu: erantzukizun handia da gurea, aukera handiagoa. Osasun langileen ahotsa entzun dezatela mesedez, hor topatuko baitu Euskara Zerbitzuak uzta oparoa. Ez dezagun izan xinaurrien gibela afaltzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Eguneraketa berriak daude