Txilen idatziko da munduko lehen konstituzio parekidea

  • 155 biltzarkide izango dira konstituzio berria idaztearen arduradunak eta datorren apirilean aukeratuko dituzte, udal hauteskundeekin batera. Prozesu horren berezitasuna da, erdiek emakumeak izan beharko dutela, legez hala ezarri dutelako. Ondorioz, Txile izango da munduko lehen herrialdea konstituzioa modu parekidean idatziko duena. 

Argazkia: Meritxell Freixas

2021eko urtarrilaren 05an - 09:43

Iragan urriaren 25ean egin zen bozketan lurperatu zuen Txilek Augusto Pinocheten diktaduraren oinordeko zen 1980ko Konstituzioa eta prozesu konstituziogile berri bat irekitzea ekarri zuen. Izan ere, egun horretan bozkatu zutenen %78ak konstituzioa aldatzeko erabakiaren aldeko botoa eman zuen (bozkatzera deitutako 14,7 milioi herritarren artetik, %50a baino gehiagok eman zuen botoa).

Meritxell Freixas-ek Pikara Magazinen argiraratu duen erreportaje landuan azaldu du konstituzio berri honen ezaugarri handietako bat, mugimendu feministaren borrokaren ondorio dela. Izan ere, konstituzioaren aldaketa aukeratzeaz gain, konstituzio berriko oinarrizko gutuna idazteko organoa aukeratu zuten herritarrek: 155 biltzarkide izango dira konstituzio berria idaztearen arduradunak eta datorren apirilean aukeratuko dituzte, udal hauteskundeekin batera. Prozesu horren berezitasuna da, erdiek emakumeak izan beharko dutela, legez hala ezarri dutelako. Ondorioz, Txile izango da munduko lehen herrialdea konstituzioa modu parekidean idatziko duena. 

Zerrenda parekideak, emakumeak buru izanik

Araudiak ezarri duenaren arabera, hauteskunde-barruti bakoitzean emakumeak izango dira zerrendaburu, eta gizonekin txandakatuko dira. Zerrenda bakoitia bada, onartzen da sexuetako batek bestea gainditzea gehienez hautagaitza batean. Gizonen eta emakumeen arteko aldea bi pertsonatik gorakoa denean, mekanismo zuzentzaile bat aplikatuko da. Ekimenaren egileek Mexikoren adibideari erreparatu zioten beraiena sortzeko, Mexikon 2018ko hauteskunde legegileetan arlo horretan aurrerapenak egin zituztelako.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txile
Kissinger eta Pinochet: dokumentuak argitara, kolpista guztien lotsarako

Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]


2023-09-10 | Estitxu Eizagirre
Mari Paz Aedo Zuñiga
"Txiletarrok gara mundu osoaren elektrifikazioa ordainduko dugunak"

"Egun on" baino gehiago "larrialdi" hitza erabiltzen dugun honetan, Mari Paz Aedoren hitzek lagunduko dizute ikasturte honetako zure utopien lanketei gogotsu eta pozetik ekiten. Txilen, Santiagon jaio zen duela 45 urte. Gatazka sozioekologikoak aztertzen ditu... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
AEBek Txileko estatu kolpearen inguruko dokumentuak desklasifikatu dituzte

1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]


Eguneraketa berriak daude