Pinocheten konstituzioari agur esan diote txiletarrek

  • Iaz eztandarazitako protesten ondotik, gobernuak eta oposizioak konstituzioaren gaineko galdeketa egitea adostu zuten. Bozkaketan konstituzio berri baten aldeko hautua atera da garaile.


2020ko urriaren 26an - 11:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Igandean egin duten plebiszituan, txiletarren erabaki dute Augusto Pinocheten diktadura garaietatik oinordetzan jasotako konstituzioa ezeztatzea eta berri bat sortzea. Bozkatzera deitutako 14,7 milioi herritarren artetik, %50a baino gehiagok eman du botoa. Emaitza: %78k aldaketaren alde egin du bozka, eta %79ak babestu du herritarrek hautatutako 155 pertsonak osatutako batzorde batek idaztea konstituzio berria.

155 pertsona horiek apirilaren 11an aurkeztuko dituzte, eta konstituzio berria hautetsien bi herenek onartu beharko dute. Galdeketak atea ireki die egiturazko aldaketa politiko eta ekonomikoei.

Kaleko protesta eta mobilizazioen eskutik heldu da konstituzioaren gaineko galdeketa. Iaz gobernuaren eta politika neoliberalen aurka eztandarazitako protestak baretu asmoz, 2019ko azaroaren 15ean gobernuak eta oposizioak erabaki baitzuten galdeketa egitea. Hasiera batean apirilean ziren galdeketa egitekoak, baina pandemiaren ondorioz urrira atzeratua izan da.

Ezkerreko oposizioak babestu egin du aldaketa, eta Chile Vamos eskuineko koalizioa zatituta agertu da. Sebastian Piñera gobernuburuak, bere aldetik, ez du publiko egin plebiszituarekiko bere postura, eta gobernukideei eskatu die ez parte hartzeko aukera baten eta bestearen aldeko ekitaldietan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txile
2023ko martxoaren 20

2023ko martxoaren 20

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!