Turismoak ez du, berez, aberastasuna sortzen

  • Turismo ereduaz eztabaidatzea herri kirol bilakatu zaigun egunotan, nekez igaroko duzu eguna “Turismoa ona da dirua ekarri eta lanpostuak sortzen dituelako” nonbait irakurri edo entzun gabe. Zorionez, lehen mantra eztabaidaezina zena, pitzatzen hasi zaie eta galderak gehitu zaizkio: Zenbat irabazten dugu turismoarekin? Nork irabazi? Zeren ordainetan?

Axier Lopez @axierL
2017ko abuztuaren 11

Turismoaren onura ekonomiko eta laboralak zalantzatan jartzea turismoaren beraren aurka egitearen pare jartzeko saiakera ikusten ari gara egunotan. Turismoaren industriako eragileek eta haiekin harreman estua duten alderdi politiko eta hedabideen nota bakarreko abestia “Aldapan Gora” baino kutsakorragoa da. Baina zorionez, Ernesto Gascoren eta Arantxa Tapiaren “dena ondo dago, arazoa zuek zarete” zuri-beltzezko ikuspegia aberasteko bestelako ekarpenak ugaltzen ari dira.

Turismoaren mantra nagusia iruzurra dela argudiatzen dutenetako bat da Miquel Puig (Tarragona, 1954). Ez da bakarra, jakina, herri mugimendu asko egungo turismo ereduaren kalteak ohartarazten ari baitira, baina Puigen kasua interesgarria da, oso ohikoa ez den gizartearen eremu batetik datorrelako bere kritika. Puig ekonomia doktorea izateaz gain, Kataluniako eskuineko gobernuen zenbait postutan aritu da –CDC inguruan– eta Abertis Airports azpiegituren enpresa bateko zuzendari orokorra izan da, besteak beste.

Miguel Puig

Zein da bere tesia? Denis Itxasok maite duen oilo turistikoaren urrezko arraultzak gutxi batzuen artean baino ez direla banatzen. “Turismoak oso gaizki ordaintzen ditu langileak, aberastasuna gutxi batzuen esku utziz”. Bartzelonaren kasua aztertu du bereziki Puigek. Ondorengo datuak darabiltza eman dituen elkarrizketetan. Bartzelonan ostatu turistikoetan lan egiten dutenen batez besteko urteko soldata 21.869 eurokoa da, eta hori Espainiako per capita errenta baino gutxiago da. Ostalaritzaren kasuan, oraindik okerragoa da, 13.490 euro gizonezkoa bazara eta emakumea izanez gero 12.592. Are lazgarriagoa da garbiketa enpresetako emakume azpikontratatuen egoera. “Amorragarria da pobreziaren mugatik behera (Espainian hilean 700 euro) dagoen soldata bat ordaintzea legezkoa izatea”, dio. Turismo mota hori pertsona eta diru gehiago ekartzeko baliagarria izango da, baina, Puigen arabera, egunero hemen bizi garenok egunetik egunera oparotasun txikiagoa izango dugu.

Puigen konponbidea prezioak igotzea da, baina ez enpresariek gehiago irabaz dezaten, baizik eta langileek gehiago kobra dezaten; “horrela turista gutxiago etortzeaz gain, langileek lan-baldintza hobeak izango dituzte eta zerga gehiago jasoko genituzke”.

Josep Rexach kazetariak Vilaweben berriki egin dion elkarrizketan argudiatu du bere ikuspegia. Pasarte batzuk euskaratuta ekarri ditugu.

Denok zerbait irabaziko genukeen turismo eredua litzateke perfektua.

Jakina, begi bistakoa da. Hori da nire tesia. Turismoa, itxuraz, herritar arruntari errentagarri egiten zaio, behin eta berriz diotelako turismoak aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituela.

Jarri hankaz gora “Turismoak aberastasuna sortzen du” ideia.

Begira diezaiegun Balear Uharteei eta aldera ditzagun Lleidarekin. Gertuko bi probintzia dira, ez dute baliabide natural esanguratsurik, ez dute zentro logistikorik, ez dute petroliorik… Haien artean dagoen alde bakarra da batak itsasoa duela, eta horren ondorioz milioika turista eramaten dituen arrakasta turistikoa. Besteak, aldiz, ahal izan duena egin du. Aurkia eta ifrentzua dira. Orain dela 30 urte, Balear Uharteetako per capita errenta Lleidakoa baino askoz altuagoa zen, arrazoi askoren artean Espainiako Estatuko altuena zelako. Egun, Lleidakoa per capita errenta Balearretakoa baino askoz altuagoa da.

Beraz, turismoak ez du zertan ezinbestean aberastasuna sortu.

Halaxe da. Beste kontu bat gehituko nuke. Lleidako langabezia tasa, goi-denboraldian, Uhartetakoa baino txikiagoa da. Beti, urtero. Beraz, ez da egia turismoak langabeziaren gaia konpontzen duenik. Arazoa ez da turismoa orokorrean, gure turismoa baizik. Turismoa kudeatzen dugun eragatik ez da aberastasuna sortzen eta ez zaio langabeziari aurre ere egiten.

Egunetik egunera ‘turismofobia’ fenomenoa hazten ari da. Nabari da. Zer faktoreri egozten diozu?

Sentimendu hori saihetsezina da eta eredu turistikoaren kudeaketa txarraren ondorioa da. Herritarrak nahastu nahi izan dituzte esanez guztiok jasoko genituela onurak, baina jendea ez da inozoa eta jabetu da hori ez dela egia.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Donostia  |  Turismo masiboa  |  Bartzelona  |  Turismoa

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Geroa Bai-ren zinismoa Maravillasen kasuan

Azken egunotan, Nafarroako Gobernuak Maravillas Gaztetxearen desalojo kautelarra eskatu zuenetik eta bereziki, operatiboaren prestaketa dela eta helikoptero bat Gaztetxea aztertzen aritzen denetik, Geroa Bai-ren aldetik botatako adierazpenek bultzatzen naute idaztera.

 


Ezinezko berdinketa

Medioetan irakurritakoaren arabera, Foro Sozialeko ordezkaritza bat eta EPPK-ko bi mintzakide elkarrizketatu egin dira. Aipatzen dutenez, kolektiboko kideek espainiar eta frantses estatuetako legezko bideak jorratzeko prestutasuna erakusteaz gain, itxaropentsu daude, eta era berean, jarduera politikoagatik barkamena eskatzeko prest omen daude.


2018-08-10 | Sortu
Maravillas aurrera! Gaztetxe eta gune autogestionatuak aurrera!

Aldaketarako lanabesak ere direlako. Lantegiak, ikastetxeak, euskaltegiak, auzo elkarteak, herri komunikabideak eta bestelako tresna eta guneak bezala, gaztetxeek aldaketa bultzatu, eta hauek ere, egunez-egun eraikitzen dutelako.


2018-08-10 | LAB sindikatua
Maravillas Gaztetxea husteko mehatxua salatu dugu, eta Geroa Bairi bere jarrera zuzentzeko eskatu diogu

LABek Maravillas Gaztetxearen defentsan eta bere hustearen aurka mobilizatzeko deia egiten die langileei. Ez dugu indarrez hartutako neurririk onartuko. LABek eraikina husteko agindua bertan behera uzteko eskatzen dio Nafarroako Gobernuari, eta elkarrizketaren bidezko irtenbide baten alde egin dezala.


Maravillas aurrera!

Gure egiten dugu proiektuaren defentsaren aldeko aldarria!


Nafarroako Gobernuaren azken adierazpenen aurrean

Gaur bertan jakin dugu, hainbat hedabideren eskutik, Nafarroako Gobernuak “elkarrizketarako borondatea” agertu duela. Aldi berean, blokeo egoeraren errua egotzi digu eta hustutze “lasaia” espero dutela adierazi. Zinismo honen aurrean, azken hilabetetan jasotakoaren hainbat iritzi eta gertakariren kontakizuna argitara emateko beharrean gaude.


2018-08-09 | Patxi Azparren
Euskal Naziotasuna: Podemos eta bestelakoak

Etxebizitzen prezioaren iruzur erraldoiak jaioterritik (Donostiatik) bota baninduen ere, orain arte, beti, Gipuzkoan erroldatuta eta lan egin dut. Halere, oraindik arrotz dut EAE delako eremua. Pais Vasco; EAE; Comunidad Autonoma... horiek guztiak ez ditut atsegin.


Gobernuaren erantzuna: Euskara, atzerriko hizkuntzen azpitik

Arartekoak gomendatutakoaren aurka, Nafarroako Gobernuak aurrerantzean ere jarraituko du Nafarroako Erriberan (eta "ez-euskaldun" deitutako eremu guztian), euskara ez baloratzen lan deialdietan, alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituen bitartean. Euskararen balioa zero da lekualdaketetan eta oposizio-lehiaketetan, eta aipatutako hizkuntzek 2 puntu ematen dituzte bakoitzak. Nafarroako Arartekoak behin baino gehiagotan gomendatu dio Gobernuari: Ez dadila atzerriko hizkuntza bat... [+]


Dena erabaki nahi dugu

Azken hamarkadetan bizkortu eta erabatekotu den globalizazioak gure errealitatearen aspektu guztietan izan du eragin esanguratsua: politikoa, kulturala, soziala, ekologikoa… Gerra Hotzaren osteko mundu mailako indar harremanen oreka aldatzen ari da eta interes kapitalisten baitan talka berriak sortzen eta areagotzen ari dira. Neoliberalismo global horretan lurraldeei eta pertsonoi etekinaren prismatik soilik begiratzen digute botere ekonomikoek: lehengaiak, produkzio-baliabideak eta... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude