Laugarren erregulazio espedientea izango litzateke enpresarentzat, eta irailaren 11tik abenduaren 31ra arte ezarriko lukete. Kaleratutako 129 langileei ere aplikatuko litzaieke. Tubacexek mantendu egingo du beharginak berriro onartzera behartzen dituen epaiari ezarritako helegitea.
Tubacexeko langileen ordezkariak eta zuzendaritza taldea atzo bildu ziren, abuztuaren 31n, ABEEE Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente berriaren baldintzak negoziatzeko. Laudioko eta Amurrioko langileek 200 egun baino gehiago daramatzate greban, eta honakoa onartuko luketen laugarren erregulazio espedientea izango litzateke. Irailaren 11tik abenduaren 31ra arte ezarriko litzaieke beharginei, hileko 10era arte indarrean dagoena bukatu ondoren.
Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz izandako eskariaren jaitsieragatik aplikatuko litzateke espedientea, eta gehienez ere, lanaldiaren %70 erregulatuko luke. Gainera, behargin guztiei aplikatuko litzaieke: orain arte erregulazioan egon direnei, baita enpresak kaleratzeko asmoa dituen 129 langileak eta epai judizialaren ondorioz berriz onartutakoei ere.
Eduardo Ibernia langile batzordeko presidente eta ELAko ordezkariaren iritziz, proposamena "logikoa" da. Halere, kaleratze mehatxuak bertan dirau: "Momentuz ez dago inolako mugimendurik, eta grebak aurrera jarraituko du". Presidenteak EFE agentziari adierazi dionez, beharginak grebatik ateratzeko hainbat neurri hartu beharko lituzkete. Enplegu erregulazio espedienteak (EEE) ezarritako "neurri ez traumatikoak" (aurretiko erretiroak eta borondatezko bajak) onartu beharko lirateke, eta kaleratzeak ekiditeko, ABEEE bezalako behin behineko neurriak hartu.
Abuztuaren 31ko bilerak lehen pausoak ezarri ditu negozioazioetan, baina, datozen egunetan ere baldintzak adosteko bilera gehiago aurreikusi dituzte. Langileak eta zuzendaritza ostiralean elkartuko dira berriro, eta irailaren 6 eta 7an ere bilduko dira, erregulazioaren nondik norakoak zehazteko.
Negoziazioak gorabehera, sindikatuak beldur dira kaleratze gehiago egongo ez ote diren. EAEko Auzitegi Nazionalak uztailean ebatsi zuen Tubacexek egin nahi zituen kaleratze masiboak legez kanpokoak zirela, baina erabakiari helegitea jarri zion multinazionalak. Oraindik, kexa mantendu egingo duela iragarri du Tubacexek. EBAAA berria ezartzea aurrerapena den arren, sindikatuek helegite hori kentzearen bermea lortu nahi dute –hartutako erabakiak gerora epaile batek indargabetu ahal izatea ekidingo lukete horrela–.
Uztaileko erabakiekin, zuzendaritza botatako langileak berriz hartzera behartu bazuten ere, enpresak ez zuen hitza bete. Soldatak ordaindu zizkien beharginei, baina ez zien utzi lanpostuetara bueltatzen.
Langileak modu mailakatuan inkorporatuko zituela esan zuen Tubacexek, greban jarraituko zutela mehatxu egin zietenean. Dena den, Aiaraldeak salatu duenez, abuztuaren erdialdean oraindik ez dituzte berriro hartu behar zituzten langileak Gizarte Segurantzan altan eman.
Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.
Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]
ELAk astearte honetan eman dio amaiera XVI. Kongresuari eta Mitxel Lakuntza aukeratu dute hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Aurrera begira lantokietako "botere sindikalean eta eragin politikoan" jauzi bat emateko beharra azpimarratu du,... [+]
Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]
Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.