Tubacexeko grebalarien martxa Gasteizera: honela hartu dituzte langileak Zuian

  • Euren lanpostuak mantentzeko greba mugagabean ari diren Tubacexeko langileek ibilaldia hasi dute oinez Aiaraldetik Gasteizera, eta ostiral goizean iritsiko dira Eusko Legebiltzarraren atarira. Bidean herritarren babes beroa ari dira jasotzen.


2021eko apirilaren 15ean - 16:12
Tubacexeko langileak Zuiara iritsi diren unea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

129 lagun kalea uzteko Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) indarrean jarri den egun berean ekin diote Tubacexeko langileek Gasteiz hiriburura iristea helburu duen martxari. Aurreko egunean, asteazkenean, suzko barrikadak eta piketeak egin dituzte beste behin, greba mugagabean daramaten gainerako 64 egunetan moduan.

Grebalariek Araba iparraldea zeharkatuko dute lehen egunean, eta igarotzen ari diren herrietan jende askoren babesa eta txaloak jasotzen ari dira, Zuian kasu, sare sozialetan zabaldutako bideo honetan ikus daitekeenez:

EEEa ezartzearen ondorioen inguruan, Enpresa Batzordeak garbi du ez dela "ezer aldatu". Bere hitzetan, jarraituko dute betiko moduan, kaleratutako langileen eta besteen artean inolako bereizketarik egin gabe. Kaleratze traumatikorik ez dadila izan nahi dute.

Gorbeia ingurua zeharkatu ondoren, Gopegin igaroko dute gaua langileek eta ostiralean goizeko 5:30ean ekingo diote berriz "duintasunaren martxari"; Gasteizen Arriagako Atetik sartuko dira lehen orduan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!