Trantsizio garaiko hilketen “arduradun politiko eta penala” izan daitekeela adierazi du Martín Villak

  • Ukatu du, ordea, arerio politikoak akabatzeko plan orokor “sistematikorik” egon zenik. Bera epaitzean Trantsizioa ere epaitu nahi da Villaren ustez, eta garai historiko hartan Espainiako Gobernuak egindako lana defendatu du.


2022ko urtarrilaren 17an - 13:06
Azken eguneraketa: 14:08

Forúm Europak antolatutako gosari informatibo batean egin ditu adierazpenak Rodolfo Martín Villa ministro frankista ohiak. 70eko hamarkadan gertatutako tortura eta hilketen “arduradun politiko eta penala” izan zitekeela onartu du gobernazio ministro izan zenak. Tartean daude 1976ko martxoaren 3koak hilketak, 1977ko Amnistiaren Astekoak eta 1978ko Iruñeko Sanferminetakoa. Villak azpimarratu nahi izan du, halere, ez zela egon gobernuaren edo estatuaren aldetik arerio politikoa akabatzeko “plan sistematiko, berariazko eta orokorturik”. Villaren esanetan, “Trantsizioak etsai bat izan bazuen, hori terrorismoa izan zen”.

Abenduaren amaieran Buenos Aireseko Ganbera Federaleko Bigarren Aretoak baliogabetu egin zuen Maria Servini epaile argentinarrak hilketa horiengatik bere aurka abiatutako prozedura (aretoak ez zuen ordea auzia artxibatu, eta “ikerketan sakontzeko beharra” defendatu zuen). Villaren lehenbiziko adierazpenak dira ordutik.

Eskerrak González, Aznar, Zapatero eta Rajoy presidente ohiei

Bere aurkako kereila “espektakulu kafkiarra” izan da Villaren esanetan, eta ziurtatu du “lo minutu bakarra ere” ez duela galdu prozeduraren ondorioz. Bere aurka egitean oro har Trantsizioaren aurka egin dela izurtatu du politikari ohiak, eta horregatik erabaki zuela aurre egitea: “Zilegi zitzaidan Amnistiari buruzko Legean edo delituen preskripzioan babestea. Nire ohorea eta nire gertukoena defendatzeko modu bat zen. Baina Trantsizioari dagokionez, nik ulertzen nuen Adolfo Suárezen lehen gobernu hartako kide nintzenez, hari aurre egiteko betebehar moral eta pertsonala nuela”.

Kereilan bere aldeko lekukotza eman duten hogei pertsonei eskerrak eman dizkie Villak, Espainiako Gobernuko presidente ohi Felipe González, José María Aznar, José Luis Rodríguez Zapatero eta Mariano Rajoy propio aipatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude