Tosuko aparkalekuko lanak, bertan behera momentuz

  • Getxoko Tosu landan zeuden hondeamakinak eraman egin dituztela jakinarazi du Tosu Betirako asanbladak. Hesiak, edukiontziak eta gainerako materiala ere bertatik kendu dituztela gaineratu dute.  


2017ko urriaren 26an - 19:24
Hondeamakina Tosun, urriaren 17ko desalojotik gutxira.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Urriaren 17ko desalojoaren ostean hasitako lanak geldirik egon dira joan den zapatuan –urriak 21– dozenaka lagunek berriro Tosuko landa okupatu zutenez geroztik. Haatik, lan materialak han izan dira gaur arte. Gogoan izan behar da azken okupazioarekin batera eraikitako etxola lanen eremutik kanpo dagoela.

Hondeamakinak eramatea “garaipen txikitzat” jo duten arren, Tosu Betirakok mantendu egin du azaroaren 11n Ibarbengoako aparkalekuaren eta “bestelako proiektu faraonikoen” aurkako manifestazio deialdia. Algortako Telletxe kaletik abiatuko da mobilizazioa, eguerdiko 12:30ean.

Bestalde, azaroaren 1ean auzolanera deitu dute, berriz ere baratzeak eta hondeamakinek txikitutako bestelako espazioak berreskuratzeko.


Tosuko borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.