Tonucci: "Etxerako lanak akats pedagogikoa eta gehiegikeria dira"

  • "Etxerako lanek inoiz ez dute lortzen eskolak uste duen emaitza: ahulenentzako laguntza izan beharko lukete, baina hauek ez dira hain kapaz lan horiek egiteko eta gainera sarri etxean ez dute laguntzarik aurkitzen, maila sozial eta kultural baxuko familietakoak baldin badira".


2015eko maiatzaren 04an - 08:43
"Etxerako lanak gehien aprobetxatzen dituztenak dira gutxien behar dituztenak".

"Hala, etxerako lanak gehien aprobetxatzen dituztenak dira gutxien behar dituztenak: lagundu diezaieketen familietakoak direnak. Etxerako lanak akats pedagogikoa eta gehiegikeria dira", adierazi du Francesco Tonucci pedagogo italiarrak, La Voz de Galicia egunkarian.

“Eskolak interes berezia izan beharko luke haurrek jolastu dezaten”

Etxerako lanei buruz gogoetatzen jarraitu du Tonuccik: “Haurren Eskubideen Konbentzioak hezkuntza jasotzeko eta jolasteko eskubideak aipatzen ditu. Biei garrantzi berdina aitortu beharko litzaieke! Eskolak egunaren erdia hartzen badu, beste erdiak ez luke eskolarena izan behar, haurrena baizik”.

Pedagogoaren hitzetan, “eskolak interes berezia izan beharko luke haurrek jolastu dezaten. Eta esperientziak ikastetxean kontatu daitezke eta kontatu behar dira. Etxerako ariketak agindu beharrean, eskolak haurrei eskatu behar lieke: ‘Mesedez, jolastu egin behar duzue, bihar esperientziak ekartzeko’. Honetan familien konpromisoa ere bilatu behar da. Sarri helduenak baino agenda beteagoak sortzen dituzte seme-alabentzat”.

“Jolasten ez duen umea ez da haziko, ez da garatuko, ez du ikasiko”

“Jolasten ez duen umea ez da haziko, ez da garatuko, ez du ikasiko. Haurrek, jolasterakoan, garapenaren etapa inportanteena burutzen dute. Jolasa da gerora eraikiko dugun bizitzaren oinarria finkatzen duen jarduera nagusia”.

Bere proiektu nagusiaz ere hitz egin du Tonuccik elkarrizketan: haurren neurrira egindako hiria aldarrikatzen du, haurrak eskolan eta ludotekan sartuta izan beharrean kalean eroso egon daitezen. Haurren Hiria liburua du kalean, euskaraz ere eskuragarri.

 

Informazio gehiago:

- Etxerako lan gehiago ikasleei, datorren ikasturtetik aurrera?

- Haurren Hiria. Hiria pentsatzeko beste modu bat liburutik hartutako pasarteak bildu genituen Argian: "Proiektuak helburu itxuraz txikia du: haurrek etxetik bakarrik irteteko aukera izan dezatela"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Kanpaldiak hasiko dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ere Gazaren alde

Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]


2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Eskolako guraso elkarteetan gizonezkoak hamarretik bi baino ez direla utzi dute agerian Katalunian

Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]


Eguneraketa berriak daude