Irango agintariek diote AEBetako armadaren MQ-4C Triton eskifairik gabeko hegazkina espioitza lanetan ari zela bere lurraldearen aire eremuan. Gertakizun honekin gradu batez gora egin du maiatzaz geroztik Omango golkoan berotzen doan tentsioak. AEBek Barack Obamaren agintealdian baretze bidean zihoan Iranekiko harremanak azken hilabeteotan okerrera egin du, iraniarrekin sinatutako itun nuklearra Donald Trumpek eten eta Iranen kontrako enbargo ekonomikoa estutu duenetik.
Maiatzaren 19an hasitako liskar eskaladak ez du etenik mundu osoko ekonomiaren odola den petrolioaren pasabide ezin saihestua den Omango Golkoan. Egun hartan Maiatzaren 19an lau petrolio-ontzi leherkariz matxuratu zituzten Fujairah hiriko portuan, Emirerri Arabiar Batuetan. Ekainaren 13an beste bi eraso eta sutu zituzten itsasoan. Ezein herrialdek ez mugimendu armatuk ez ditu bere gain hartu sabotajeok, nahiz eta AEBek egileak Irango militarrak edo paramilitarrak direla argudiatu, beste herrialde askok zalantzan jarri duten arren. Ekainaren 13an bertan AEBek salatu zuten berak erasoen lekura igorritako drone bati misil batekin egin ziotela tiro iraniarrek.
Gaurko gertakizunak ez du horien iluntasunik: AEBetako armadaren MQ-4C Triton droneari –urrundik gidatuta eskifairik gabe funtzionatzen duen hegazkinari– Irango Guardia Iraultzaileak tira dio lurretik airerako misila, hegazkina lurrera botaz. Amerikarrek diote nazioarteko uren gainean zebilela eta legez kontra suntsitu dutela iraniarrek, Iranek alderantzizkoarekin egiten dute arrapostu. Kasualitatea ala ez, ia ordu berean Saudi Arabia kolpatu du Yemendik huthi matxinoek igorritako misil batek; huthiak Iranek laguntzen ditu, materialez bada ere.
Global Hawk izenez ere ezaguna den MQ-4C Triton dronearen galera ez da nolanahikoa: bere hegalek Boeing 737 batenaren zabalera dute, puntako teknologiako sentsore eta tresneriak daramatzate eta ale bakoitza 120 milioitik gora kostatzen dela uste da.
Iran eta AEBen arteko gatazkaren irakinaldiaren oinarrian itun nuklearraren etena dago –Donald Trumpek modu unilateralean egin zuen, Europar Batasuna bera ere ez dago ados erabakiarekin– eta egun erabakiorrak bizi ditu gai honek: Iranek ekainaren 27a markatu du azken epetzat orain arteko ituna errespetatzen jarraitzeko, adostasun berri bat ez lortzekotan iraniarrek hautsi egingo dute gehienez ere pilatu dezaketen uranio kopuruaren muga. Europar Batasuneko herrialdeak, batik bat Frantzia, Alemania eta Britainia Handia ari dira negoziaketei arnas berria eman nahian.
Itun nuklearraren etenarekin batera Trumpek Iranen kontrako zigor ekonomikoa handitu zuen, funtsean Iranen petrolio esportazioak arras eteteko. Honek lehertzeko zorian jarri du Irango ekonomia eta kinka larrian, berriz, iraniarren petrolioa behar duten edo haiekin harreman ekonomiko handiak dituzten betse batzuk, hala nola Txina eta Errusia. Hauek AEBetako agintariekin ekainaren 28an bildu behar dute Vienan.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.
Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]
Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.
Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.
Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]
Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.
Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]