Eusko Jaurlaritzatik hamar milioi eurotik gora jaso ditu, ia dena Arantxa Tapiaren sailetik egindako deialdien bidez. Hala ere, Europar Batasunetik jaso du diru gehien, 27 milioi euro.
Vicomtech Fundazio eta Zentro Teknologikoko zuzendari nagusia da Julián Flórez, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren senarra. Hordago-El Salto komunikabideak fundazioak hainbat instituziotatik jasotako diru-laguntzak aztertu ditu, eta, horien arabera, Vicomtechek 44.765.000 euro jaso ditu 2012tik 2023ra.
Tapia 2012tik da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua. Urte horretatik aurrera Eusko Jaurlaritzak 10.500.000 euro bideratu ditu Vicomtechera, hainbat programaren bidez, El Salto-k emandako informazioaren arabera. Zati handiena, bederatzi milioi euro, Elkartek programatik iritsi zaio. Programa horren deialdia Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak egiten du. Sail horren beste bi programetatik ere jaso du laguntza: Haziteketik 120.000 euro eta Azpiteketik 353.000 euro.
Denbora tarte berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidez 1.650.000 euro jaso ditu Vicomtechek, besteak beste, Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea programarekin. Fundazioak berak "nazional" gisa katalogatzen dituen laguntzetan, berriz, 5.400.000 euro irabazi ditu.
Erdia, Europar Batasunetik
Milioi gehien, hala ere, Europar Batasunetik jaso du. El Salto-k egindako kalkuluen arabera, 27.220.000 euro eskuratu ditu EBk egindako hainbat diru-laguntzari esker. Besteak beste, osasunerako, zibersegurtasunerako (tartean inteligentzia artifizialerako), 5G sareetarako edota mugen zaintzarako.
[*Artikulu honen lehen bertsio bat aldatua izan da, 'Hordago-El Salto'-k gauza bera egin ondoren. Lehen bertsio horretan esaten zen Vicomtech "enpresa" bat zela; zuzendua izan da eta "fundazio" eta "zentro teknologiko" bezala izendatzen da orain. Julián Flórez fundazio eta zentro horren zuzendari orokorra da, artikuluaren lehen pasartean azaldu bezala. Flórezek ez du bertatik dibidendurik jasotzen.]
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".
Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hainbat pertsonen arteko borroka bat zela eta bertaratu dira larunbat gauean ertzainak Ordiziara (Gipuzkoa), eta liskarrak izan dira. Bi ertzain ospitaleratu dituzte: bat lepauztaia apurtuta eta masailean ukabilkada bat jasota;... [+]