Taldekako lehen Xilaba urriaren 12an hasiko da

  • 11 saiotako ligaxkarekin hasiko da asteburu honetan: urriaren 12an Gameren eta 13an Altzumartan jokatuko dira lehen saioak. Aldiro bi talde ariko dira kantuan, eta hirugarren talde bat entzuleen artean, animatzen direnekin epaile lanetan. Sailkatzen diren 4 taldeekin 2 finalerdi jokatuko dira azaroaren 23an eta 24an, eta finala abenduaren 1ean Baigorrin izango da. 44 bertsolarik hartuko dute parte 11 taldetan.

2018ko urriaren 09an - 06:48

Gamereko ostatuan bertso afaria 20:00etan hasiko da eta bertan arituko dira bertsolari hauek: Kantiniersak taldeko Joanes Etxebarria, Johañe Sarraillet, Haitz Capot eta Xan Alkhat, batetik, aurrean dituztela Ostatu Batuak taldeko Irati Alcantarilla, Egoitz Zelaia, Uxue Larrukert, Garbiñe Beraetxe eta Josu Txoperena. Epaile arituko dira Tirrit taldeko bertsolariak (beherago daude talde guztiak ikusgai).

Urriaren 13an Altzumartan

Altzumartako gelan, 19:00etan hasita bertso afaria egingo da eta bertan arituko dira Eskukula taldeko Paul Moal, Ramuntxo Christy, Bittor Thikoipe eta Pettan Prebende, lehiakide dituztela Otsoaren 7 umeak: Julen Etxeberri, Jon Irazabal, Allande Etxeberri, Oier Urreizti, MIren Artetxe, Elixabet Etxandi, Ekhi Perrier. Epaile arituko dira Ezkorbrutak (beherago ikusgai).

Hurrengo saioak:

Urriak 19an bi saio jokatuko dira: Sarako trinketean 20:00etan hasita bertso saioan arituko dira Ezkorbrutak eta Kosta ala kosta taldeak. Eta Heletako gaztetxean 19:00etan bertso talo afaria egingo dute Dilindan eta Sasi bertsolariak taldeek.

Urriak 26an beste bi saio jokatuko dira. Pausuko Xaia ostatuan 20:00etan hasita bertso afaria egingo dute Kontrabandak eta Mattinsalto taldeek. Urruñako Berttoli elkartean, iluntzean bertso saioa egingo dute Ostatu Batuak eta Ezkorbrutak taldeek.

Azaroak 3an beste bi saio jokatuko dira. Garaziko Luisenia ostatuan 19:00etan bertso saioa egingo dute Otsoaren 7 umeak eta Kontrabandak taldeek. Eta Hendaiako Bakarxoko ostatuan iluntzean Sasibertsolariak eta Tirrit taldeak arituko dira.

Azaroak 9an saio bakarra izango da, Baigorriko Bixentainia elkartean, iluntzean. Tirrit eta Dilindan arituko dira aurrez aurre.

Eta ligaxkako azken saioak azaroaren 16ko asteburuan jokatuko dira. Azaroaren 16an Hendaiako Akelarre elkartean, iluntzean bertso saioa egingo dute Kosta ala kosta eta Kantiniersak taldeek. Eta azaroaren 17an Azkaingo Xoko ona ostatuan 18:00etan bertso afaria egingo dute Mattinsalto eta Eskukula taldeek.

Taldekako lehen Xilaban arte hartuko duten 11 talde eta 44 bertsolariak:

Kantiniersak: Joanes Etxebarria, Johañe Sarraillet, Haitz Capot, Xan Alkhat.

Ostatu Batuak: Irati Alcantarilla, Egoitz Zelaia, Uxue Larrukert, Garbiñe Beraetxe, Josu Txoperena.

Ezkorbrutak: Patxi Iriart, Gillen Hiribarren, Ekhi Erremundegi, Karlos Aizpurua, Mizel Mateo.

Kosta ala kosta: Abel Zabala, Andoni Zelaia, Adrian Arruti, Aitziber Zapirain, Zuhaitz Olazabal.

Eskukula: Paul Moal, Ramuntxo Christy, Bittor Thikoipe, Pettan Prebende.

Otsoaren 7 umeak: Julen Etxeberri, Jon Irazabal, Allande Etxeberri, Oier Urreizti, MIren Artetxe, Elixabet Etxandi, Ekhi Perrier.

Kontrabanda: Josebiñe Agirre, Maddalen Arzallus, Julene Etxeberri, Maindi Murua Berra.

Mattinsalto: Ellande Alfaro, Aitor Servier, Pantxika Solorzano, Xumai Murua Berra.

Dilindan: Xan Berterretxe, Nahia Sasco, Amets Arzallus, Hodei Renteria, Ortzi Idoate.

Sasi bertsolariak: Iker Altuna, Oneka Jauregi, Ekaitza Irastortza, Odei Barroso.

Tirrit: Leire Laskarai, Battitt Crouspeyre, Maddi Sarasua, Karine Etxeberri, Lur Renteria.

Finalerdiak eta finala:

Azaroak 23an 20:00etan Suhuskunen izango da lehen finalaurrekoa, Ortzaizeko ikastolak antolatuta, bertso afaritan. Eta azaroak 24an Baionan, Zizpa gaztetxean antolatuta, talo bertso besta egingo dute. Finala abenduaren 1ean Baigorrin izango da, Plaza Xoko gelan, eta ondotik afaria izango da.

Informazio gehiago, eskuorri honetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xilaba
2023-09-06 | ARGIA
Xilaba txapelketan 38 bertsolarik hartuko dute parte, bederatzi taldetan banatuta

Taldekako Xilaba bertso txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen, eta finala azaroaren 18an egingo da Aiherran.


2021-11-09 | ARGIA
Dena prest larunbat honetan Xilabaren finala jokatzeko

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko VI. Bertsulari Txapelketako finala azaroaren 13an Donibane Lohizunen izango da. Bertan kantatuko dute sei bertsolari hauek: Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart... [+]


2021-10-25 | Bertsozale.eus
Maddalen Arzallus Antia nagusitu da Bardozen egindako Xilabaren bigarren Final Aitzineko saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako bigarren final aitzinekoa jokatu da Bardozen. Bertan, Maddalen Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Miren Artetxe Sarasolak eta Xumai Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 130 bat... [+]


2021-10-18 | Bertsozale.eus
Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen egindako Xilabaren lehen Final Aitzineko saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako lehen final aitzinekoa jokatu da Maulen urriaren 17an. Bertan, Amets Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta Aitor Servier Etxexurik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez... [+]


2021-10-11 | Bertsozale.eus
Amets Arzallus Antia nagusitu da Gabadin ospatutako Xilabako azken kanporaketako saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Gabadin,eta final erdietako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Odei Barroso Gomilak eta Maddi Sarasua Laskaraik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 145 bertsuzalek, giro... [+]


Eguneraketa berriak daude