Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen egindako Xilabaren lehen Final Aitzineko saioan

  • XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako lehen final aitzinekoa jokatu da Maulen urriaren 17an. Bertan, Amets Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta Aitor Servier Etxexurik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 150 bat bertsuzale izan dira Mauleko MAULE BAITHAko aretoan. Datorren larunbatean Final Aitzinetako bigarren saioa jokatuko da Bardozeko Ezker Paretan.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 18an - 06:44
Azken eguneraketa: 08:46
Argazkia: bertsozale.eus.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketari segida emanaz, Final Aitzinetako lehen saioa jokatu da Mauleko "MAULE BAITHA" aretoan.

Saioko irabazlea Amets Arzallus Antia izan da, 526 punturekin. Finalerako pasea zuzenean lortu du.

Horrela geratu da sailkapena:

Amets Arzallus Antia ..................................526

Maddi Ane Txoperena Iribarren .................498,5

Aitor Servier Etxexurii ................................494

Maddi Sarasua Laskarai ............................477,5

Karlos Aizpurua Etxarte .............................460,5

Kerman Diaz ..............................................454

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketaren Final Aitzinetako bigarren saioa, hurrengo larunbatean (urriak 23) izango da Bardozeko Ezker Paretan, 17:00etan, Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, eta Iker Altuna bertsulariekin. Aurkezlea, Pantxika Solorzano izanen da.

Saioa 17:00etan hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.

 


Xilaba kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...