Dena prest larunbat honetan Xilabaren finala jokatzeko

  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko VI. Bertsulari Txapelketako finala azaroaren 13an Donibane Lohizunen izango da. Bertan kantatuko dute sei bertsolari hauek: Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren eta Miren Artetxe Sarasola. Txapela Andoni Iturrioz euskal kulturaren mezenasak jantziko dio txapeldunari.


2021eko azaroaren 09an - 06:51
Azken eguneraketa: 08:14

2020an txapelketa ederki hasi bazen ere, bertan behera utzi behar izan zuten osasun egoera tarteko. Aurten Xilabako saioetan ohikoa baino entzule gutxiago ibili dela azaldu dute antolatzaileek: "Osasun ziurtagiria eskatzeak eta, osasun egoerarekin loturiko debekuen ondotik, beste antolakunde anitzek memento berean ekimenak antolatzeak eragina izan dute seguraski", adierazi dute.

Donibane Lohizuneko Kanpos Berri Jai Alain jokatuko da finaleko saioa, 17:00etan hasita eta hamabosna bertso puntuagarri burutuko dituzte sei bertsolariek. Ondoren, buruz-buru arituko dira ordura arte puntu gehien lortu dituzten bi bertsolariak eta beste hamabosna bertso botako dituzte.

Txapela Andoni Iturrioz euskaltzale eta mezenasak jantziko du. Mintzoak webgunean irakur daiteke bere biografia,besteak beste, XVII. mendeko Larralde etxaldea erosi zuela Senperen, eta ondoren etxea berritu eta euskal kulturaren zerbitzurako kultur gune bilakatu zuela.

Finaleko sarrerak salgai

Interneten: www.bertsosarrerak.eus atarian, eta beste tokitan hauetan:

Senperen: Larraldea baserrian, Bertsularien Lagunak elkartearen egoitzan

Baionan: Elkar dendan

Hazparnen: Xuriatean

Donibane Garazin: Irulegiko Irratian

Pausun: Xaia ostatuan

Itsasun: Herriko etxean

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xilaba
2023-09-06 | ARGIA
Xilaba txapelketan 38 bertsolarik hartuko dute parte, bederatzi taldetan banatuta

Taldekako Xilaba bertso txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen, eta finala azaroaren 18an egingo da Aiherran.


2021-10-25 | Bertsozale.eus
Maddalen Arzallus Antia nagusitu da Bardozen egindako Xilabaren bigarren Final Aitzineko saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako bigarren final aitzinekoa jokatu da Bardozen. Bertan, Maddalen Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Miren Artetxe Sarasolak eta Xumai Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 130 bat... [+]


2021-10-18 | Bertsozale.eus
Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen egindako Xilabaren lehen Final Aitzineko saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako lehen final aitzinekoa jokatu da Maulen urriaren 17an. Bertan, Amets Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta Aitor Servier Etxexurik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez... [+]


2021-10-11 | Bertsozale.eus
Amets Arzallus Antia nagusitu da Gabadin ospatutako Xilabako azken kanporaketako saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Gabadin,eta final erdietako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Odei Barroso Gomilak eta Maddi Sarasua Laskaraik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 145 bertsuzalek, giro... [+]


2021-10-04 | Bertsozale.eus
Patxi Iriart nagusitu zen larunbatean XILABA 2021 Txapelketaren hirugarren kanporaketan

XILABA Bertsulari Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen larunbatean (urriak 2) Hiriburun. Aitor Servier Etxexurik eta Kerman Diazek egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 100 bat bertsuzale izan ziren Hiriburuko La Perle aretoan. Datorren larunbatean... [+]


Eguneraketa berriak daude