Xilaba txapelketan 38 bertsolarik hartuko dute parte, bederatzi taldetan banatuta

  • Taldekako Xilaba bertso txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen, eta finala azaroaren 18an egingo da Aiherran.

Baionan aurkeztu dute taldekako Xilaba / Argazkia: Bertsulari Elkartea

2023ko irailaren 6an - 07:56
Azken eguneraketa: 10:20
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteartean aurkeztu dute taldekakoaren 3. edizioa. "Usaiako eta ez hain usaiako bertsolariak elkartzen dituen jostetarako lehia" da, azaldu du Bertsularien Lagunak elkarteak, "aurten ere bertsolari zahar eta berriak agertuko zaizkigu kantura, gai ematera edo epaitzera". Elkarteak gehitu duenez, "banakako txapelketako zurruntasunetik at, taldekako Xilaba jostaria izango da; bertsoa ardatz izanik ateak idekitzen dizkio beste arte diziplinei, hala nola musika edo antzerkiari".

Ligaxken faseko saioak Ozazen, Urruñan, Saran, Amenduze-Eiheran, Hendaian, Baionan (bi saio), Hazparnen eta Alduden izango dira. Bi finalerdiak Muskildin eta Azkainen jokatuko dira eta finala Aiherran.

Egutegi osoa eta parte hartzaileen zerrenda Bertsoa.eus webgunean topa dezakezue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xilaba
2021eko irailaren 20
Xilaba 2021 Bertsulari Txapelketa
Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Makeako saioan

Eguneraketa berriak daude