Miren Artetxe izan da garaile Domintxaineko saioan

  • Domintxaineko herriko gelan jokatu da lehenengo faseko bigarren saioa. Saioa irabazteaz gain bigarren fasera sailkatu da Miren Artetxe.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 17an - 07:00
Bertsozale / Guillaume Fauveau
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Domintxaineko Bil lekia herriko gela mukuru betea zela eman zaio saioari. Amikuzeko bertso eskolako haurrek agur berezia kantatu dute saioa girotzen hasteko.

Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Miren Artetxe izan da puntu gehien batu dituena: 342,5 puntu. Beraz, Muskildiko bigarren faseko saioan kantatuko du abenduaren 13an. Beste bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

Miren Artetxe Sarasola -------------------342,5

Haira Aizpurua Ibargarai -----------------330

Josu Txoperena Iribarren ----------------304,5

Joanes Etxebarria Martinez ------------294,5

Xermin Camblong Mounein -------------285

Haize Lekuona Blanco ---------------------278,5

Gai emaile lanetan Amaiur Lujanbio Agirre izan da. 

Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra aritu dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.

Domintxaineko herriko etxearen laguntza ukan du Bertsularien lagunak elkarteak saioa antolatzeko. Amikuzeko ikastolako gurasoak eskertu nahi ditugu, ostatua proposaturik.

Xilabak bere bidea segituko du heldu den larunbatean, azaroak 22, Ainhoako Elkartetxean 17:00etan.

Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.


Bertsolaritza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 9
Arabako Bertsolari Txapelketa 2026
Aroa Arrizubietak irabazi du Oiongo lehen saioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.