Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da lehena Xilabako final herenetako lehen saioan

  • XILABA Bertsulari Xapelketako final herenetako lehen saioa jokatu da Senperen urriaren 17an. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 200 bertsuzalek bete dute Senpereko Larreko gela. Datorren larunbatean bigarren final herena jokatuko da Sohütako Herriko gelan.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 19an - 08:32
Irati Alcantarilla Urdanpileta Senpereko final herenean. Argazkia: Bertsozale Elkartea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Senperen jokatu den lehen final herenaren irabazlea Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da, 324.5 punturekin, eta azaroaren 11ean Bardozen jokatuko den final aitzenekoan kantatzeko lekua lortu du. Horrela geratu da Senpereko saioko sailkapena:

Irati Alcantarilla Urdanpilleta 324.5 puntu.

Aitor Servier Etxexuri 321,5 puntu.

Miren Artetxe Sarasola 318,5 puntu.

Patxi Iriart Hiribarren 309.5 puntu.

Kerman Diaz 296,5 puntu.

Gillen Hiribarren 286,5 puntu.

XILABAko Bertsulari  Xapelketaren final herenetako bigarren saioa, urriak 24ean jokatuko da Sohütako Herriko gelan. Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna, Elixabet Etxandi Goienetxe, eta Mizel Mateo bertsulariak arituko dira bertan. 


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.