Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilabako lehen saioa, Bidarten

  • Abenduaren 6an Aiherran jokatuko den bigarren faserako kadira bat lortu du Maddi Ane Txoperena bertsolariak. 150 bertsozale bildu dira Bidarteko Beheria antzokian txapelketako lehen saioa zuzenean jarraitzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 10ean - 09:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bidarten abiatu da 2025/26ko Xilaba txapelketa. Sei bertsolari aritu dira kantuan eta gai emaile lanetan Xalbat Alzugarai Etxeberri aritu da. Sartze guztiak salduta antzokia goraino bete da. Kattalin Elizalde kolegioko bertso eskolak eman dio hasera saioari eta sintoniari bolumena igotzearekin bat giroa berotzen joan da. Bertsularien lagunak elkarteak Bidarteko herriko etxearen laguntza izan du saioa antolatzeko.

Saio puntuagarriaren ondotik,  Maddi Ane Txoperenak lortu du puntu gehien (340) 

Hemen duzue saioko puntuaketa:

- Maddi Ane Txoperena: 340 puntu

- Elixabet Etxandi: 338

- Aitor Servier: 338

- Nahia Sasco: 311,5

- Karlos Aizpurua: 310,5

- Oier Urreizti: 309,5

Heldu den larunbatean segituko du Xilabak Domintxaineko jokatuko den saioarekin, herriko gelan izango da saioa 17:00etan. Bertan arituko dira kantuan: Haira Aizpurua Ibargarai, Miren Artetxe Sarasola, Xermin Clamblong Mounein, Joanes Etxebarria Martinez, Haize Lekuona Blanco eta Josu Txoperena Iribarren, Amaiur Lujanbio Agirreren gidaritzarekin. Saio guztietarako sartzeak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.


Xilaba kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.