Maddi Sarasua Laskaraik irabazi du Final Herenetako bigarren saioa

  • XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da urriaren 24an Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsozalek bete dute Sohütako Herriko Gela. Urriaren 31n fase honetako hirugarren saioa jokatuko da Izturitzeko Herriko Gelan.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 26an - 08:03
Maddi Sarasua Sohütako saioan. Argazkia: Bertsozale Elkartea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sohütan jokatu den bigarren final hereneko saioko irabazlea Maddi Sarasua Laskarai izan da, 323.5 punturekin, eta azaroaren 7an Izpuran jokatuko den Final Aitzenekoan kantatzeko lekua lortu du. Horrela geratu da sailkapena:

Maddi Sarasua Laskarai 323.5

Egoitz Zelaia 320,5

Elixabet Etxandi Goienetxe 301

Maindi Murua Berra 295.5

Mizel Mateo 289

Iker Altuna 273

Azken final herena Izturitzen

XILABAko Bertsulari  Xapelketaren Final Herenetako hirugarren eta fase honetako azken saioa, hurrengo larunbatean (urriak 31), egingo da Izturitzeko Herriko Gelan. Odei Barroso Gomila, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat, eta Ortzi Idoate bertsulariekin. Saioaren ondotik erabakita geldituko da,  Amets Arzallus Antiarekin batera ze bertsulari  izanen diren Final Aitzinekotan kantatuko dutenak.

Sailkapen orokorra

Hemen ikus daiteke orain arteko puntuazioen taula nola dagoen.


Eguneraketa berriak daude