Tafalla, Gares eta Lizarrak sostengu beroa eman diete Altsasuko gazteei

  • Datorren apirilaren 16an egingo da Altsasuko gazteen aurkako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean eta hori salatzeko Nafarroa osoan bira egiten ari dira atxilotuen senide eta lagunak.


2018ko martxoaren 5ean - 10:20
Lizarran egindako ongi etorriaren une bat. (Arg: @EntzunAltsasu) Lizarran egindako ongi etorriaren une bat. (Arg: @EntzunAltsasu)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tafalla, Artaxona, Mendigorria, Gares, Mañeru, Zirauki, Lorka, Villatorta eta Lizarratik iragan da martxa asteburuan, herritarren sostengu zabala bereganatuz. Altsasuko zortzi gazte epaituko dituzte apirilean eta horietako hiru gazte espetxean dira 2016ko udazkenetik, Altsasuko gazte talde batek bi guardia zibil eta hauen bikoteekin festetan liskarra izan zutenetik.

Fiskaltzak 375 urteko espetxe zigorra eskatzen du auzipetuentzat. COVITE biktimen elkarte eta akusazio partikularrari, aldiz, ez zaio nahiko iruditzen eta 400 eskatzen du.

Ahozko auzia Concepción Espegel magistratuak zuzenduko du. Gazteen defentsak eskatu dio Auzitegi Nazionalari ez dadila Espegel izan epaimahiko buru, bere senarra guardia zibila delako eta Guardia Zibilak kondekoratutako epailea ere badelako, baina honek atzera bota du errekusazio eskaera eta Espegel izango da mahai-buru.

Ahotsa.infoko bideoan ikus daiteke biraren bigarren itzulian herritarrek egindako harrera beroa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude