Subiranotasun gatazkei buruzko nazioarteko jardunaldiak egingo dira Bilbon

  • Azaroaren 11tik 13ra “Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak” Nazioarteko Jardunaldiak izango dira. Bilboko Azkuna Zentroan izango dira eta internetez ere jarraitu ahal izango dira zuzenean.


2020ko azaroaren 11n - 10:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans-ek antolatutako jardunaldiak dira eta subiranotasunaren inguruko lurralde-gatazkak demokratikoki kudeatzeko praktika onen koderako oinarriak aurkeztuko dituzte bertan, Europako proiektuaren balio eta printzipioei men eginez.

Nazioartean ezagunak diren 60 aditu baino gehiagok parte hartu dute lan honetan. Hemendik aurrera, proposamena eragile sozio-politiko anitz bildu duen lankidetza esparruan landuko da, eta berau gauza dadin nazioarteko, Europako eta estatuko erakundeei eskainiko zaie.

Antolatzaileen esanetan, “subiranotasun kontzeptu berriak sortzen ari diren honetan, uste dugu lan honek Europako proiektua indartzen lagun dezakeela. Alde batetik, bere sorrera-balioak sendotu ditzakeelako eta bestetik, ikuspegi pragmatikotik, haren egonkortasunari eta herritarren eta erakundeen arteko loturak sendotuko dituen gobernantza-sistemari lagun diezaiokelako”.

Hiru ardatz tematiko nagusi izango dira jardunaldietan: bat, Zer da subiranotasunaren lurralde-gatazka bat? Praktika onen kodearen xedea eta helburua; bi, Zergatik hartu behar du parte Europak? Jardunbide egokien kodearen interesa, arrazoiak eta pragmatika; eta hiru, Nola parte hartu behar luke? Praktika onen kodearen edukia.

Azken atalean gatazka horien konponbide justu eta demokratikoa ekar dezaketen baldintza formal eta material zehatzei buruzko hausnarketa egingo da. Hau da, antolatzaileen esanetan, “'argitasun-baldintzak' deitu izan dena, besteak beste: subjektu erabakitzaileen eta erabaki-esparruen definizioa, deliberazio, kontsulta eta berrespen-prozesuen konbinazioa, parte hartzeko quoruma eta eska daitezkeen gehiengoak, planteatu beharreko galderaren baldintzak, erabakiaren itzulgarritasuna eta prozesuen errepikakortasuna, gerora aldeen arteko aurretiazko eta a posteriori bermeak, besteak beste".

Asteazken honetako 16:30etan hasiko dira jardunaldiak eta egitaraua eta partehartzaile guztien berri kontsulta daiteke Eusko Ikaskuntzaren atarian.

                            


Estaturik gabeko nazioak kanalean gehiago
2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...